Musikarekin Ikasten

Musikaren bidez hau da, abestiak, ulermenaren hobekuntza eta zailtasunak ikusi pertsona adinen desberdintasunaren arabera frogatzea eta ikertzea da.
Nombre del grupo
Zientzialariak
Participantes
  • Maitane Berasategui Garro
  • Elene Bizkarguenaga Egizabal
  • Naroa Ezquerra Izaguirre
Profesor/a o tutor/a
Naiara Mentxaka Mentxaka
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 568 KB


Ikertzaileen balorazioak

Igone  Etxeberria Arritxabal

Psikologia

UPV/EHU

Kaixo Gazteak! Lan bikaina egin dezue eta zoriondu nahi zaituztet!!
Zuen lanaren gaia originala eta berritzailea iruditu zait eta ausartak izan zarete experimentazio bat egiteko orduan! A! eta bideoa bikain!
Lanean zentratuz, asko gustatu zait marko teorikoa nola landu dezuten ondoren hipotesiak formulatu al izateko eta laginaren aukeraketa ere egokia ikusi det. Agian experimentazioa hobeto ulertzeko, eta hobekuntza proposamen bezala komenigarria izan zitekeen taulatxo batean laburbiltzea.
Emaitzen atalari dagokionez, oso ondo eraman dituzue datuak grafiketara eta lagungarri dira emaitzak ulertzeko. Bukatzeko hurrengoan txostenean izan dituzuen arazoak gehiago zehaztea, zuei gehiago laguntzeko proposatzen dizuet. Zorionak egindako lanagatik!

___

Amaia Munarriz-Ibarrola

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

UPV/EHU

Kaixo ikertzaile gazteak!

Ikerlan originala eta berritzailea aurkeztu duzue, zorionak! Gainera, uste dut zuen emaitzek ikaste-prozesurako inplikazio argiak dituztela, beraz, ikasleentzat ekarpen interesgarria da! Horrez gain, prozedura aldetik nahikoa proiektu konplexua burutu duzue, ikertzaile ausartak zuek!

Nire ikerketa esparrua beste bat da, hizkuntza eta elebitasunaren azterketa, bereziki hizkuntza arazoak, horregatik interesa eragin dit zuen esperimentuan bi hizkuntza erabili izanak (3 abesti euskaraz eta beste 3 gaztelaniaz). Uste dut komeni dela aipatzea zergatik egin duzuen horrela, hipotesietan ez baituzue aipatu. Horrekin batera, ez duzue esan emaitzetan eraginik izan duen, eta hori jakiteko, gainera, komeniko litzateke jakitea zuen 6 parte-hartzaileen lehen hizkuntza(k) zein d(ir)en.

Proiektua ezagutzen ez dutenek ikerketa hobeto ulertzeko, komeniko litzateke metodologian eta prozeduran zehaztasun gehixeago ematea, bereziki zer letra jarri zaien, nola egin den hori (izan dituzuen ulermen-arazoak saihesteko agian prozedura hori hobetzea komeniko litzateke) eta zeri buruzko galderak egin zaizkien (agian adibide bat jarrita). Bestalde, emaitzen atalean lehen hiru grafiketako informazioak zer adierazten duen ez dago oso argi. Lagungarria izango litzateke zehaztea zer esan nahi duen 5/5, 3/6 etab. Horrekin batera, uste dut txostena berrikustea komeni dela irakurleei ulermena errazteko. Zenbait alderdi formal hobetu daitezke, aurkibideak orrialdeak falta dira, grafiketan informazioa falta da, etab. eta zenbait akats gramatikal daude, gainera.

Segi gogotik (eta musikarekin) lanean!