Musikaren eragina landareen hazkuntzan
- Nombre del grupo
- Musikaren eragina landareen hazkuntzan
- Participantes
-
- Ibai Macareno Lalanne
- Profesor/a o tutor/a
- Amaia Perez Etxebarria
- Nombre del centro escolar
- Lauro Ikastola
- Nivel
- batxilergoa1
- Municipio
- Loiu
- Provincia
- Bizkaia
- Idioma
- Euskara
- Ambito del proyecto
-
- Biología-Geología
- Medio ambiente-ecología
- Tipo de proyecto
- Proyecto de investigación
- Informe del proyecto
-
Descargar — 9285 KB
Ikertzaileen balorazioak
Kaixo talde!
Lehenik eta behin zoriondu behar zaituztet egindako esperimentu mordoagatik! Lana izan duzue landareei musika desberdina jartzen, ureztatzen eta neurtzen. Aukeratu duzuen gaia oso interesgarria iruditzen zait, musikak gizakion umorean eragin handia du eta badirudi landareentzako ere garrantzitsua dela.
Zuen proiektua ondo azaldu duzu txostenean, grafikoak eta argazkiekin osatuz eta, gainera, bibliografia iturriak aipatuz. Zoritxarrez, ortografia-faltaren bat eta akats tipografikoren bat topatu dut. Bestalde, saiakuntza guztien emaitzak eztabaidatu ostean, faltan bota ditut zuen lanaren ondorio nagusia. Zer da hobe landareen hazkuntzarako? Musika klasikoa, heavy-a, bat ere ez?
Animatzen zaituztet zuen ideia gehiago garatzera eta, zergatik ez, landareen hazkuntza beste musika mota batzuekin probatzera! 😊
Maite de Blas Martín
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)