Oriflexus | Origamia, zientzia eta teknologia

Eraikinak gero eta altuagoak direnez arrisku handiagoa jasaten dute suhiltzaileek. Arazo horri aurre egiteko, azalera zabalgarriak erabiliz suteen aurreko emergentzietan erabiltzeko prototipo bat diseinatu dugu, eraikina inguratuko duena eta beharrezkoa denean irekiko dena. Proiektu teknologiko metodologia erabiliz Oriflexus proiektua garatu dugu gure prototipoaren diseinua prestatzeko.
Nombre del grupo
Oriflexus | Origamia, zientzia eta teknologia
Participantes
  • Unai López Tomé
  • Irune Pipaon López
Profesor/a o tutor/a
Amaia Pérez .
Nombre del centro escolar
Lauro Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Loiu
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Ingeniería-Tecnología
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 311 KB


Ikertzaileen balorazioak

Manuel Velez

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV / EHU

 

Kaixo taldea!
Zorionak, lan ederra egin duzue.
Oso gai interesgarria eta originala planteatu duzue, origamiaren printzipioetan oinarritutako azalera zabalgarriak diseinatzeko eta sortzeko. Oso sortzailea iruditzen zait eraikinetako erreskateetan aplika litekeela planteatzea.
Ingeniaritzaren arloan ikertzen dut, eta iruditzen zait diziplina anitzeko hurbilketa oso osatua egin diozuela arazoari, kontzeptu matematikoak, mekanikoak, fisikoak eta materialei buruzkoak aplikatuz.
Uste dut lan oso bat egin duzuela, ideiaren hurbilketa teorikotik abiatuta, simulazio-prozesu oso batetik pasatuta eta aukera mekaniko eta material desberdinak planteatuta. Era berean, zuen lana web orri batean zabaltzeko ahalegina oso komunikazio-lan garrantzitsua iruditzen zait.
Zuen proiektuak oso etorkizun interesgarria du, eta ziur nago oso urrutira irits zaitezketela. Lanean jarraitzera eta zuen webgunean aurrerapenak ezagutzera ematera animatzen zaituztet.