Oroimenean oinarritutako ikaskuntza sistema

Oroimenean oinarritutako ikaskuntza sistema zalatzea izan da helburua. Horretarako, hiru ikastetxe desberdinetako DBH4.mailako ikasleei gai desberdinei (fisika eta kimika, biologia eta geologia, gaztelania eta gizarte-zientziak) buruzko bi azterketa egin dizkiegu. Bi kasuetan azterketak berdinak ziren, baina lehenengo azterketa gaiak eman ostean egin ziren eta bigarrenak gaiak eman eta hilabete batera.
Nombre del grupo
Oroimenean oinarritutako ikaskuntza sistema
Participantes
  • Aimar Arteaga Abendaño
  • Oier Muñoz Lavandero
  • Alia Victoria Higazy Fernández
  • Fernando Johel Lara Mantilla
Profesor/a o tutor/a
Oihane Brauer Vega
Nombre del centro escolar
Bizilabe Bilbo
Nivel
dbh4
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 223 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo gazteak!

Lehenengo eta behin, zoriondu nahiko nizueke, izan ere, lan handia, ondo antolatua eta dotorea egin duzue. Zorionak!

Oso hipotesi ona iruditu zait, izan ere, aipatzen duzuen moduan, askotan azterketa baterako ikasi egiten da, azterketa gainditzeko helburuarekin, baina ezagutza horien barneratzea eta finkapena zalantzan dago. Nik, neurozientzietan ikertzen dut, eta, hain zuzen ere, oroimena aztertzen dut, eta sexuen arteko ezberdintasunak ere bai. Beraz, zuen lana bereziki interesgarria iruditu zait.

Ipini dituzuen grafikoak asko gustatu zaizkit, bereziki, barra grafikoak, askoz ere bisualagoak eta ulertzeko errazagoak iruditu zaizkit. Horrez gain, goraipatu nahiko nuke egin duzuen lan handia; azterketak diseinatzea, bildutako emaitza guztiak prozesatzea eta analisi estatistikoa egitea ez baita lan erraza. Lan honekin aurrera jarraitzeko asmoa baldin baduzue, aipatzen duzuenaren harira, interesgarria izango litzateke bai ikasle kopurua handitzea baita 3. azterketa bat denbora luzeagoa igaro ondoren egitea ere. Zorionak berriro!

Hurrengo baterako, hobetzeko asmoarekin, esango nizueke lana entregatu aurretik ortografia birpasatzea eta txukuntzea garrantzitsua dela, izan ere, lan handia eta oso polita egin duzue, eta lanaren aurkezpenak hori islatu behar du. Horrez gain, suposatzen dut lana kideen artean banatu duzuela, bakoitza atal zehatz batzuetan gehiago sakonduz, eta hori metodologian aipatzea interesgarria izango litzateke.

 

Maitane Serrano Murgia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)