Ortuino 2.0

Gure proiektua arduinoaren bidez izango da. Honek, gure institutuko ortuaren ureztapena automatikoa egingo du. Ureztapen automatikoa balioko digu oporretan ez galtzeko gure ortuan egindako lana. Ureztaketa egiteko, behar izango ditugu sentsore batzuk, sentsore hauek esango digute tenperatura, hezetasuna eta argia egokiak badira ura emateko.
Nombre del grupo
Ortuino 2.0
Participantes
  • Mouad Ghani Jardini
  • Ander Iturbe Martín
  • Unai Delgado García
  • Adam Horma Khrabcha
Profesor/a o tutor/a
Jone Salvador Egaña
Nombre del centro escolar
Laudio BHI
Nivel
dbh4
Municipio
Laudio
Provincia
Araba
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 298 KB


Ikertzaileen balorazioak

Dr. Josu M. Igartua Aldamiz

Fisika Saila
Zientzia eta Teknologia Fakultatea

 

Kaixo, gazteak:

lan oso interesgarria egin duzue, benetan!

Aukeratu duzuen lanak ez dauka nik aztertzen ditudan gauzekin loturarik, baina, halere, oso ondo azaldu dituzue lanaren helburua, eta berori lortzeko emandako urratsak; eta arras garbi dago zer egin behar den eta nola. Nik ere jarriko dut ureztatze automatikoa nirean! Merke, gainera!

Harira joanda, erabilitako prozedura oso egokia izan da, izan ere, orokorrean, hori da edozein ikerkuntza-proiektu esperimentaletan erabiltzen dugun prozedura: informazioa bildu, eta hari buruz jabetu; dena ondo dabilen egiaztatu; proiektuko baldintzetara moldatu tresneria guztia, programak egin eta abar; egiaztatu dena ondo dabilela. Odo ondo

Oso ondo ikusita: bai, talde-lana egiterakoan, lana banatu egin behar da, alferrikako lana ez egiteko. Dena dela, banatutako lan horrek ez du izan behar independente: elarri informatu behar da, denok egoteko denari inguruan jakinaren gainean. Azkenik, hurrengoetan ere aukeratu proiektuaren izen deigarri, eta esanguratsu: ortuino, bikain!!