Osasun mentala gazteen artean

Lanaren helburu nagusia gazteen osasun mentala aztertzea eta behar duen garrantzia ematea da. Horretarako, gure ikastetxeko 131 pertsonei test bat egin zaie. Test horretan hurrengoa neurtu da: gazteen artean gaixotasun mentalak ohikoak diren jakitea, horien jatorria zehaztea, gaizki sentitzean pertsonek laguntza eskatzen duten ezagutzea eta laguntza ez eskatzeearen arrazoiak aztertzea.
Nombre del grupo
Osasun mentala gazteen artean
Participantes
  • Andrea Cardador Cañoto
  • Irune González Murias
  • Iraia Pérez Román
  • Endika Pombo Cabanas
Profesor/a o tutor/a
Andrea Ramos Cainzos
Nombre del centro escolar
Franciscanas de Montpellier ikastetxea
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Trapagaran
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 394 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo gazteak, lehenik eta behin zoriondu nahi zaituztet egin duzuen lan bikainagatik, ZORIONAK!

Aukeratu duzuen gaia oso interesgarria da, are gehiago Covid-19aren Pandemia ostean osasun mentalak hartu duen garrantzia kontutan harturik. Ni Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko irakaslea izanda horrelako lanak aurrera eramatea oso garrantzitsua iruditzen zait, honez gain zuen lanean arazoari aurre egiteko proposamenak egiten dituzue, beraz ildo honetatik jarraitzea animatzen zaituztet!

Harira joanda, lana oso ondo dago burututa, baina proposamen gisa batzuetan inkesten erantzunak ez ziren guztiz homogeneoak, aurrera begira hau zaindu beharko duzue.

Bukatzeko, berriro zorionak, etorkizunera begira ildo berdinetik jarraitzea animatzen zaituzte eta lortutako emaitzak gizartera plazaratzera.

 

Idoia Zarrazquin Arizaga

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)