Roboka jolasa

Robotika gaur egun pil-pilean dagoen gaia da. Hori dela eta, konpetentzia batzuk garatzeko Roboka jolasa sortu da. Hasteko, robot motorizatu bat egin da adibide bezala, garabi baten eta auto baten funtzioa duena, eta ondoren, taula bat sortu da galderekin eta pistekin.
Nombre del grupo
Roboka
Participantes
  • Joana Guerenabarrena Arribalzaga
  • Uxue Abad Dubla
  • Miren Mondragon Alvarado
Profesor/a o tutor/a
Iosu Lizarralde Ibarbia
Nombre del centro escolar
Lauaxeta Ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Zornotza
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Física-Química
  • Ingeniería-Tecnología
Tipo de proyecto
Proyecto tecnológico
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 409 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aritza Villaluenga

Historiaurrea/ Prehistoria          UPV/EHU

Kaixo, Joana, Uxue eta Miren!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Historiaurrea). Edonola ere, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue. A! eta bideoa bikain!

Harira joanda, zuen proiektuaren funtsa ideia ona iruditu zait, behar bada LH-tik hasita eta jolasaren bidez robotika eskolan sartzeko bidea izanik. Lehenengo jolasaren bidez, aurrerago eraikuntza eta akenik programazioa erabiliz.

Bestalde, argi dago robotika gure bizitzan gero eta garrantzi handiagoa poliki hartuz doala. Horregatik proposatzen duzuen ekintza hau etorkizun handia dauka. Jakin nahiko nuke ea robotaren programazioan aurrera egin duzuen, ea DBH bukaeran kapazak zarete robota-ri jokaraztea urruneko kontrolen bidez!

___

Ainara Achurra 

Zoologia eta zientzien didaktika

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea 

UPV/EHU

Kaixo Uxue, Joana eta Miren:
Ingeniari bikainak zarete, zorionak! Eta gainera hezkuntzarekin lotura egin duzue. Bi arlotan aritzea ez da gauza erraza. Asko interesatu zait zuen proiektua, nahiz eta ni beste arlokoa izan (zoologia). Izan ere, robotika egun pil-pilean dagoen kontua da. Ba al zenekien Hego Korean badutela robotentzako lege etikoak? Harira joanda, maketa egitearena aproposa ikusten dut; Scratch aukeratzea kodea sortzeko ere bai. Eta jolasa ondo diseinatuta dagoela usted ut. Bestalde, ingeniaritzan orokorrean arazo edo gabezi bat identifikatzen da; eta soluzioa ematen zaio. Agian ikuspegi hori azpimarratzea falta izan zaizue. Edo etorkizunean horrela plantea dezakezue. Badaude datu batzuk (oso interesgarriak), zeinei dagokien metodologia azaltzea ahaztu zaizuelakoan nago. Horrekin lotuta, ez izan beldurra grafiko handiagoak egiten; emaitzak askoz hobeto ikusiko dira. Bukatzeko, hurrengo txostenerako proposamen bat dut zuentzat: ez ahaztu liburuak! Iturri fidagarria eta baliotsua dira eta. Ikusi arte! Ainara Achurra