SAGAR HONDAKINEZ ETA ORE AMAZ EGINDAKO OGI OSASUNGARRIA, JASANGARRIA ETA EKONOMIA ZIRKULARREKOA

Ore amak ogia osasungarriagoa izatea egingo zuela pentsatuz gero, diabetikoentzat jangarria izango zen eta digestioa hobetuko zuen, presio arteriala jaisteko kapaza zen eta kontserbagarririk beharko ez zuen ogia ekoizteko helburua zegoen.
Nombre del grupo
SAGAR HONDAKINEZ ETA ORE AMAZ EGINDAKO OGI OSASUNGARRIA, JASANGARRIA ETA EKONOMIA ZIRKULARREKOA
Participantes
  • Iraide Fernández None
  • Nekane Hernando None
  • Uxue Alonso None
  • Izaro Abrisketa None
Profesor/a o tutor/a
Maider Alvarez Villate
Nombre del centro escolar
Botikazar BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Bilbo
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Biología-Geología
  • Física-Química
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/vnd.openxmlformats-officedocument.wordprocessingml.document Descargar — 273 KB


Ikertzaileen balorazioak

Arantza Aldezabal Roteta

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

UPV / EHU

 

Ikasle agurgarriak,

Pozgarria izan da zuen proiektua ebaluatzea, jorratu duzuen ogiaren gaia interesgarri bezain garrantzitsua baita, beraz, bejondeizuela!

Ogia gure elikaduraren oinarrizko elikagaia izanik, beharrezkoa da jendarteak kontzientzia hartzea ogiaren kalitatearen garrantziaz eta honek gure osasunarekin duen erlazioaz, eta ildo horretatik, zuen proiektuak ekarpen esanguratsua egin du. “Sarrera” atalean berrikuspen bikaina egin duzue. Halere, sagar-hondakinei buruzko informazioa faltan bota dut. Izan ere, bai izenburuan eta bai “Arazoa” atalean ‘sagar-hondarrak’ aipatzen dira, baina ondoren, ez osagaietan, ez eta prozeduretan ere, ez dut lortu ikustea edo identifikatzea non erabiltzen den.

Proiektua hobetzeko ondoko gomendioak iradoki nahi dizkizuet:

  • Lehenik laburpena ipintzea eta ondoren gainerako atalak, hots, ordena aldatzea.
  • Prozeduran xehetasun gehiago ematea. Adibidez, ama orearen hartzidura, zein tenperaturan egin zen? Berogailuaren ondoan ipini zenutela aipatu duzue, baina ingurune-baldintzak gehiago zehaztu gabe.
  • Kontuz akats ortografikoekin! “Nor-nork” akatsek ulermena zaildu didate, batzuetan “ama orea” erabili duzue (zuzena da) baina bestetan “ore ama” (okerra da). Hauek erraz konpontzen dira errepaso on batekin.

Etorkizunari begira, gai hau lantzen jarraitzera animatu nahi zaituztet, gehiago sakonduz elikagaien kalitatearen, ekoizpen-prozeduren eta gure osasunaren arteko erlazioan. Ogia landuz ireki duzuen ikerketa-lerro interesgarri honek merezi du jarraipena izatea eta hortaz, elikagai berriekin esperimentatzera anima zaitezte, aupa zuek!