Sare sozialak gazteengan

Ikerketa honetan sare sozialek gazteengandik zelako erabilera daukaten aztertu da. Horretarako, bi inkesta desberdinak egin dira, batak sare sozialaren erabilera aztertzen du, eta bestea anonimotasunarekin lotuta dago. Ondorio nagusia, gazteak sare sozialei erabilera desegokia ematen diela da, ordu gehiegi erabiltzen dutelako eta kaltegarria delako.
Nombre del grupo
Sare sozialak gazteengan
Participantes
  • Eneritz Eguskiza Varela
  • Irati Ortiz de Lataburu Prado
Profesor/a o tutor/a
Iosu Lizarralde Ibarbia
Nombre del centro escolar
Lauaxeta ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Amorebieta-Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Salud
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 494 KB


Ikertzaileen balorazioak

Egunon Sare sozialen erabilera adin ezberdinetan proiektuaren egileak:

Lehenik eta behin, zorionak eman behar dizkizuet lan taldean garatzeko aukeratu duzuen ikerketa lan interesgarri honengatik. Gaia izugarrizko garrantzia duela deritzot baita hezkuntzan landu beharreko gaia dela ere, sare sozialen bitartez egiten den bullyinga gai kezkagarria dugu eta, horrez gain, norberaren askatasuna eta bizitza pribatua non dauden galdetu ahal diogu geure buruari.

Lan bikaina egin duzue, proiektua ongi egituratuta dago, ingeleseko laburpenak balio erantsia du, inkesta interesgarria da eta ongi deskribatuta daude galderak, emaitzak eta ondorioak.

Ni hizkuntzalaria naiz eta hizkuntzan erreparatzen dudan heinean, hizkuntza arloa hobetu daitekeela esan behar dizuet, hiztegia, ergatiboak eta sintaxia errepasatu behar duzue.

Nire hobekuntzarako proposamena hauek dira:

  1. Arazo motak atala egituran sartuko nuke, sarrerako outlinean, alegia.
  2. Sarrerako laburpena, euskaraz nahiz ingelesez osatu daiteke.
  3. Hizkuntza hobetu behar da.

Aholku horiek proiektua hobetzen lagunduko dizuetelakoan, zorionak eta segi aurrera horrela lan egiten!

 

Arantzazu Martinez Etxarri

Hezkuntza eta Pedagogia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)