TapLight

TapLightek, gure garunak informazio bat jasotzen duenetik, gure muskuluek erreakzionatzeko behar duten denbora neurtzen du. Joku baten erara, TapLight-en argi bat piztu eta ahal bezain arin pultsadorea sakatu behar da. Prototipoak, erreakzionatzeko eramaten den denbora neurtzen du. 2 kideekin, erreflexu hobeak dituen lehiakidearen leda piztuko da, denbora OLED pantailan agertuz..
Nombre del grupo
TapLight
Participantes
  • Pablo Wu .
  • Edgar Lacalle Gonzalez
  • María Alonso Mata
Profesor/a o tutor/a
Alberto Llamosas Rubio
Nombre del centro escolar
IES URIBARRI BHI
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Basauri
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ingeniería-Tecnología
  • Salud
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 7723 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo TapLight proiektuko ikertzaileak!

Lehenik eta behin, esan oso lan interesgarria egin duzuela! Gainera, prototipo eta experimentazio eta guzti! Zorionak benetan!

Nire ikerketa ildoa nolabait zuenarekin bat dator. Ez dut nik giza gorputzaren erreflexuen inguruan ikertzen, baina programazio eta zirkuituen diseinuaren inguruan bai. Ikusi dut nola zirkuituan Led-ak jarri eta programatu ere gin duzuen. Oso lan interesgarria.  Argazki, eta erakutsitako materialarekin argi geratu zait asko ikasi duzuela eta ondo pasatu duzuela! Pozten naiz.

Esan bezala, oso lan polita eta osoa egin duzue. Gaur egun zuek garatutako aplikazioen oinarrian dagoen Software eta Hardware-a oso erabilgarriak dira industriako domeinu desberdinetan eta hor erabilitako jakintzak, gauza askotarako balioko dizue. Aurkeztutako lana, oso modu egokian adierazita dago eta detaile askorekin. Gainera, experimentazioa ere egin duzue eta horrek lanari balio erantsi haundia ematen dio. Aurkeztutako datuak oso erabilgarriak izan dira eta adin desberdinetako populazioarekin lortutako emaitzak konparatu ahal izateak balio handia ematen dio zuen lanari. Ikaragarri gustatu zait emaitza hauek ikustea!

Lana orokorrean oso egoki azaldu duzue dokumentuan. Erabilitako metodologia, egindako lan teknikoa, prototipoaren garapena eta emaitzak ere oso ondo daude. Benetako gailuaren argazkiak sartu dituzue eta emaitzen grafikak ere lagungarriak dira emaitza ulertzeko.

Zerbait hobetzekotan, agian aurrez antzeko lanik edo proposamenik ba ote dagoen azaltzea proposatzen dizuet. Bestalde, idatzi beharreko hurrengo txostenean, saiatu zaitezte sekzio desberdinetan sarreratxo bat gehitu eta azaltzen duzuenaren kontestua eta zergatia gehitzen irakurtzen duenak ere garbiago izan dezan. Hurrengo baterako, eta beti zuei lagundu asmoz, kontutan hartzeko gomendio gisa hartu azken hauek.

 

Miren Illarramendi Rezabal

Eskola Politeknikoa (Ingenieritza)

Mondragon Unibertsitatea