TEKNOLOGIA AURRERA ETA GIZARTEA ATZERA

Gure ikerketan gaur egun sortzen ari diren teknologia berriek gure bizitzetan izango duten inpaktua aztertuko dugu. Gai hau aztertzea ezinbestekoa dela uste dugu, jadanik gailu hauen garapena nabarmentzen hasi delako eta egunerokoan desberdintasunak eta arazo larriak ikusten hasi garelako. Honekin batera, etorkizunean nola bukatu dezakegun aurreikustea garrantzi handikoa iruditzen zaigu.
Nombre del grupo
TEKNOLOGIA AURRERA ETA GIZARTEA ATZERA
Participantes
  • EIDER OTAMENDI LARREINA
  • IRUNE REDONDO MORENO
  • ANE VILLARINO AUSIN
Profesor/a o tutor/a
Mikel Jauregi Herce
Nombre del centro escolar
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Urretxu
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Ciencias Sociales
  • Humanidades
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 7039 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aupa, ekipo! ikaragarria egin duzuen lana! zorionak!

Argi dago pil-pilean dagoen gai bat dela. Nahiz eta nire ikerketa  eremua ez izan, uste dut funtsezkoa dela horrelako proiektuak  gauzatzea eta are gehiago, ezagutzera eman. Beraz, proiektu hau  azkenean ikusgai ipintzen baduzue sare sozialetan, partekatuko dudala  ziur egon.

Marko teorikoa oso ondo enfokatuta dago, kontzeptuak argi azalduta eta  testuinguruan kokatzeko baliagarriak guztiz. Metodologiari dagokionez,  galdetegiak mundu zientifikoan onartutako teknika bat izanik, lan asko  suposatzen du; izan ere, galdetegiak diseinu egoki behar izan behar du  galderak ongi planteatuz eta hauek zelan egingo diren pentsatu behar  da. Hori gutxi balitz, zuek eskuratutako datuen tratamendua egin  duzue, hainbat grafikoren bitartez emaitzak errepresentatuz.

Dena den, mundu zientifikorantz gehiago hurbiltzeko (oso gertu  zaudeten arren), proiektuak puntu batzuk hobetu beharko lituzke: esate  baterako, oso ondo egituratutako marko teoriko horrek erreferentzia  bibliografikoak barneratu beharko lituzke. Metodologia azaltzean,  lagina zenbatekoa izan den aipatu beharra dago ere, eta azkenean  zenbat galdetegi betetzea lortu duzuen. Baita lanaren ondorioak  aipatzea faltan bota dut ere, hau da, argi dago hipotesia frogatzeko  aukera izan duzuela erabilitako metodologiaren bitartez, baina bidean  izandako arazoak identifikatu dituzue? eta bukatzeko, ekarpen berriak  aurkezten dituzue edo aldez aurretik bazekiguna frogatzeko besterik ez  du balio?

Laburbilduz, lan bikaina egin duzue eta bide horretatik jarraitzea  gomendatzen dizuet!segi horrela!

 

Nagore Dávila Cabanillas

Letren Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)