TEKNOLOGIA BERRIAK, GARAPENA ALA HONDAMENDIA?

Etorkizun ez hain urrun batean, gizakiok teknologiarekiko zer lotura edukiko dugun galdetzen diogu geure buruari. Oso lotura estua izango dugula uste dugu, aurrerapen teknologikoak nola joan diren ikusita. Teknologia berri hauen inpaktua hainbat esparrutan aztertzea gustatuko litzaiguke; psikologikoki, moralki, hezkuntza munduan…
Nombre del grupo
TEKNOLOGIA BERRIAK, GARAPENA ALA HONDAMENDIA?
Participantes
  • JUNE INZA ECHEVERRIA
  • NORA BLÁZQUEZ ZABALETA
  • JUNE DÍAZ ALVAREZ
Profesor/a o tutor/a
Mikel Jauregi Herce
Nombre del centro escolar
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Urretxu
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Humanidades
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 5187 KB


Ikertzaileen balorazioak

Aupa gazteak! Benetan interesgarria egindako lana! Hausnarketa sakona egitera bultzatu nauzue zuen lana irakurri ondoren.

Gaur egun pil-pilean dagoen gaia aukeratu duzue. Benetan animatzen zaituztet honekin aurrera jarraitzera. Inkesta gehiago egin ahala, datu benetan interesgarriak lor ditzakezue eta modu sakon batean aztertzeko gai izango zarete, adibidez, adina eta sexuaren eragina zehazki eztabaidatuz.

Dokumentuaren egitura oso ondo antolatuta dago eta zientifikoki oso aproposa deritzot. Asko poztu nau hipotesia ondo garatu duzuela ikusteak. Izan ere, horretan datza metodologia zientifikoa ezta? Hipotesia proposatu eta emaitzen bidez baieztatzea edo atzera botatzea. 

Hurrengo txostenean zenbait grafika berrantolatzea gomendatzen dizuet. Adibidez, “zenbat ordu igarotzen diren gailu teknologikoekin” grafikan, ordu gutxiagotik ordu gehiagotara antolatzeak (azpialdean 0-2 ordu eta goikaldean 8 ordu baino gehiago) asko erreztuko luke emaitzen jarraipena.

 

Aitor Larrañaga Espartero

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea