Teknologia eta gizartea

Azken urteetan, teknologiak izan duen garapena eta gizartean eduki duen inpaktua nabarmena izan da. Honen harira, adimen artifizialaren erabilera ere areagotu da, eta ondorioz, gure bizimodua aldatu egin da. Gai hau aukeratu dugu etorkizunera begira inpaktu handia izango duela uste dugulako, eta, hortaz, zer aurkituko dugun jakitea garrantzitsua iruditzen zaigu.
Nombre del grupo
Teknologia eta gizartea
Participantes
  • Irene Ferrero Muñoz
  • Irune López González
  • Laura Sánchez López
  • Alazne Uzkudun Murua
Profesor/a o tutor/a
Mikel Jauregi Herce
Nombre del centro escolar
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Urretxu
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Humanidades
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 4418 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo gazteak: lan bikaina burutu duzue, plazerra izan da zuen egitasmoa zein den ezagutzea eta mila esker konpartitzeagaitik. ZORIONAK BIHOTZEZ!!!!

Lan honen goraipatzeko esparru asko ditu, hala nola:

  • Etorkizunari aurreratzen zarete eta berrikuntza helburu duzue eta errealitatearekin bat egin nahi duzue. Adimen artifiziala gai berritazilea da zalantzik gabe.
  • Parekidetasuna sustatzen duzue mintzaira inklusiboa bermatuz.
  • Teknologiareriko dugun menpekotasunari buruzko atentzioa ikustarazten duzue. Arriskuetaz jabetzen zarete. Norbanakoaren intimidadearen desagerpenean erreparatuz.
  • Balore etiko eta moralek erabakiak hartzeko unetan duten garrantzia goraipatzen duzue, adimen artifizialak objetibatu egiten du, aipatutako gaitasunak galduz. Heldutasuna eta hausnarketa gaitasuna ageriak dira lanean.
  • Bibliografia egokia eta egunerokoa erabili duzue. Beraz iturri egokiak hautatzen badakizue eta hori formakuntza oparo baten seinale da.

Hausnartketa sustatzeko iradokizunak

  • Adinaren arabera teknologia berriak sortzen duten arrakala aztertuko nuke, adinduek ezagutza aunitz dute, bizi esperientzia bidez jasoa baino teknologia berriak erabiltzen ez dute trebakuntzarik eta arrakala intergenerazionala dakar egoera honek.
  • Teknologiaren eragina harreman interpertsonaletan (familia, lagun, bikotekide, pertsona ezezagunetan) eta lan esparruan barneratuko nituzke ikerketa helburu bezala.
  • Ikerketa diseinuan genero ikuspegia txertatzea..
  • Datuak aurkeztu aurretik lagina deskribatzea komeni da: adina, generoa, lanbidea….

 

Nagore Asla Alzibar

Psikologia Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)