TRANSHUMANISMOA ETA "Z" BELAUNALDIA

Proiektu hau, transhumanismoan eta kode-genetikoaren inguruan zentratzen da, bertan etorkizuneko egoera batetaz hitz egiten dugu, pertsonetan teknologiaren bidez kode-genetikoa aldatuz. Gainera, galdetegi bat prestatu dugu, eta hainbat pertsonei galdetu diegu, zehazki gazteei eta 65 urte baina gehiagoko pertsonei, modu horretara bi ikuspuntu oso ezberdin edukiz, eta ondoren ondorioak ateraz.
Nombre del grupo
TRANSHUMANISMOA ETA "Z" BELAUNALDIA
Participantes
  • LUKA URRETABIZKAIA LUKI
  • AITOR VILLALAIN BLANCO
  • PABLO SALABERRIA BASTIDA
Profesor/a o tutor/a
Mikel Jauregi Herce
Nombre del centro escolar
Urretxu-Zumarraga Ikastola
Nivel
batxilergoa1
Municipio
Urretxu
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Humanidades
  • Ciencias Sociales
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 4018 KB


Ikertzaileen balorazioak

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzue, zorionak!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (hezkuntza inklusiboa). Transhumanismo gaia etorkizunari begira pil-pilean egongo den gaia pentsatuz, sakonean ikertzeko aukera emango dizue, intesatuta bazaudete.

Harira joanda, hipotesia oso ondo diseinatu duzue eta teorian oinarrituz, inkesta egokiro definitu duzue. Horrez gain, teoria bilakaera primeran zentratu duzue hipotesiari erantzuna emateko. Metodoa dela eta, urratsez urrats azaldu duzue egindakoa. Grafikoak oso lagungarriak izan dira datu garrantzitsuenak adierazteko. Bi hizkuntzen erabilera, testuan zehar irudien erabilpena eta eranskinean definizioak gehitzea positiboki baloratzen ditut.

Hurrengorako eta hobetze aldera, alderdi batzuk zaindu behar dituzue. Hizkuntzari erreparantzen badiogu, modu inklusiboan idaztea komeni zaizue, testuan zehar eta inkestaren galderetan “semea” aipatzen da, baina “seme-alaba” erabili behar duzue. Horrez gain, emaitzen eta ondorioen atalak sailkatu behar dituzue, emaitzen atalean, inkestetatik ateratako datuak deskribatzen dira eta ondorioetan ikerketan zehar ikasitakoa eta zuen iritziak agertzen dira.

Bide onean zaudete, jarraitu!

 

Ana Luisa López Vélez

Hezkuntza eta Kirola Fakultatea 

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)