Ur araztegia, uraren kontaminazioa

Ur araztegi bat egin dugu, ur kontaminatua modu praktiko batean garbitu eta erabili ahal izateko
Nombre del grupo
Ur araztegia
Participantes
  • Irati Aznar Aguirre
  • Olatz Larrabe Berasategui
  • Aitor Leiva Etxebarria
Profesor/a o tutor/a
María Alberdi Alberdi
Nombre del centro escolar
Lauaxeta ikastola
Nivel
dbh3
Municipio
Amorebieta Etxano
Provincia
Bizkaia
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Física-Química
  • Medio ambiente-ecología
  • Biología-Geología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 13324 KB

Poster

application/pdf Descargar — 1518 KB


Ikertzaileen balorazioak

Maite de Blas Martín    

Ingurumen Teknologiak - Airearen Kalitatea - Ingurumen-Aztarna          

Bilboko Ingeniaritza Eskola

UPV/EHU

Kaixo talde!

Zorionak egindako lanagatik! Proposatzen duzuen ur-araztegi “eramangarria” zeharo aplikagarria da eguneroko bizitzan, espazio oso txikia behar du eta material birziklatuekin eraiki da! Beraz, oso merkea da eta zalantzarik gabe pobrezian bizi diren eta ur-eskasia duten herrialdeetan aplikagarria.

Gaur egun Euskal Herrian ur-eskasiarik ez dugun arren, ura baliabide modura ez dugu zeharo balioztatzen. Hala ere, badira munduan beste zenbait toki non kalitatezko edateko ura lortzea oso zaila den. Badakizue, Ingeniaritza Graduko 4. mailako ikasleekin ur-araztegien funtzionamendua jorratzen dudala? Benetako ur-araztegietako gailu eta iragazkietan zuek erabili dituzuen materialen oso antzekoak erabiltzen dira. Zalantzarik gabe, uraren arazketa COVID-19 pandemiaren ondorioz gaur egun ikertu beharreko lerroa da. Izan ere, eskuak ondo garbitzeko eta birusaren transmisioa ekiditeko ur garbia behar dugu.

Araztegiaren muntaketaren bideo asko gustatu zait, lan eta lan zabiltzate! Bideoan zuen azalpenak entzutea faltan bota dudan arren, txostenean bildu duzuen informazioa bikaina da, uraren kalitatearen inguruko erreferentzia fidagarriak eta guzti. Hala ere, txostenean ur-araztegiaren eskema bat faltan bota dut, material desberdinak zelan kokatzen diren eta iragazketa zein ordenetan gertatzen den ikusteko (iragazketa material handienetik txikienera gertatu behar da). Dena den, eskertzekoa da poster bat prestatu izana, informazio guztia era sinplean biltzeko. Horrez gain, ur-araztegiak zelan funtzionatzen duen frogatu duzue (zoritxarrez, bideoan ez da oso argi ikusten hasierako ur zikina eta bukaerako ur garbiaren arteko diferentzia).

Nahiz eta proiektua lehenengoan ondo ez atera, oztopoei aurre egin diezue eta bigarrenean ondo egin ahal izan duzue. Ur-araztegia herri txiroetan erabiltzeko proposatzen duzuen arren, zuen testuinguruan frogatzera animatzen zaituztet, dudarik gabe nonbaiten zuen sistema “eramangarria” erabilgarria izango da! 😊

___

Maider Iturrondobeitia Ellacuria            

Material berriak eta bizi zikloa 

Bilboko Ingenieritza Eskola

UPV/EHU

Lan interesgarria eta ona! uraren kutsadura, erabilpena eta toki askotan eskazia gai garrantzitsuak direla kontutan izanda, lana marko egokian kokatu duzue. Uraren kontsumoa handituz doan einean, ura garbitu bererabiltzeko araztegi txikiak, domestikoak diseinatu eta proposatu dituzue. Lan ona!