Zaintzatura: Zaborra natura guneetan

Zaborra gaur egun arazo larrienetako bat bilakatu da, non guztion artean arazo honi irtenbide bat aurkitzen ez badiogu edo kontzientziarik lortzen ez badugu, urteak pasa ahala arazoa larriagoa izango da eta hau konpontzea aldiz ezinezkoa. Gaur egun, milaka irtenbide daude arazo honi aurre egiteko baina hala ere, gure partetik zerbait jartzen ez badugu natura guneak eduki beharrean, zabor guneak edukiko ditugu soilik. Gure proiektuarekin natura gune hauen zaintza nolakoa den aztertu dugu eta gero jendeari honen inguruan egindako galdera batzuen erantzunekin alderatu dugu.
Nombre del grupo
Zaintzatura
Participantes
  • Uxue Alonso .
  • Asier Lopez .
  • Maitena Ostolaza .
  • Oihane Arribas .
Profesor/a o tutor/a
Beñat Arana Arana
Nombre del centro escolar
Zurriola Ikastola
Nivel
batxilergoa2
Municipio
Donostia
Provincia
Gipuzkoa
Idioma
Euskara
Ambito del proyecto
  • Humanidades
  • Ciencias Sociales
  • Medio ambiente-ecología
Tipo de proyecto
Proyecto de investigación
Informe del proyecto

application/pdf Descargar — 436 KB


Ikertzaileen balorazioak

JORGE TEJEDOR NUÑEZ       

RSC / SOSTENIBILIDAD / CONSUMO CONSCIENTE  

FACULTAD DE ECONOMIA Y EMPRESA, SECCION ARABA  

UPV/EHUKaixo taldea! Oso lan ona egin duzue.
Jorratu egin duzuen lana oso interesagarria suertatu zait, nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (GIH, batez ere, ingurumen eta finantza iraunkortasuna). Zuen lana ikusita, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean, hori egitea erabakitzen baduzue. Bejoindezuela! A! eta bideoa bikain!
Lanari begira, landutako zatiak aproposak izan dira eta bai marko teorikoa, baita egin duzuen inkesta ere egin duzuen lanerako tresna egokiak izan direla pentsatzen dut.
Bestalde, nahiz eta egitura aproposa eduki, inkesta hobeto dezakezue (galdera gehiago prestatzea eta nori egitea). Bukatzeko, ondorioen aldetik, zuek ateratako konponbide eta emaitzekin erakunde publikoek egin dezaketena azaltzeak lana hobetu dezake.

___

Iban Ubarretxena Belandia       

Biologia Estructural, Bioquimica y Biofisica        

Instituto Biofisika (UPV/EHU, CSIC)        

UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina egin duzutela iruditzen zait, zorionak beraz!

Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana, alegia zaborraren eta natur inguruneen arteko hartu emana eta erlazioa asko interesatu zait. Zer esanik ez gaiak egunkortasun handia du. Gainera ikuspuntu ezberdinetatetik aztertu duzute gaia. Bideoa ere bikain!

Proiekatuaren inguruan egindako azterketa eta kudeaketa egokiak iruditu zaizkit. Hipotesia argia eta ondo azalduta zegoela iruditu zait. Gainera, eta hau nire ustez bereiztu egiten zaituzte beste ikerketa taldeengandik, datu asko eman dituzute formatu egokian eta azalpen argi eta sakonekin zaborraren arazoa textuinguru zabal batean azaltzeko eta gizarteak aurrean duen erronka azpimarratzeko.
I also appreciate the fact you dared to include an abstract in English. I assume your goal was to reach a broader audience. Well done!

Beraz, anitz gozatu dut zuen lana irakurtzen. Aurrera begira, gustatuko litzaidake jakitea nola jarraitzen duzuen proiektu honekin lanean.

Bukatzeko, zorionak eman nahi dizkizuet proiektuagatik eta animo ikerketaren hurrengo pausoekin.

Agur bero bat.