Irakasleentzako mintegia: nola lagundu gazteei STEAM proiektuetan

Egun, kultura zientifikoa gizartean zabaltzea eta adin goiztiarretan gazteak zientziara gerturatzea gero eta beharrezkoagoa dela ikusten da. Horrekin batera, generoa ere berariaz lantzeko beharra agerikoa da.

STEAM hezkuntzaren bitartez zientzia-kultura gazteengana gerturatzeko ikertzaile, irakasle, zientzialari... ugari ari dira lanean, baina askotan ez da erraza izaten hori nola egin asmatzea, eta are gehiago, zientziarekin batera zenbait balio irakatsi nahi baldin badira.

Horretarako, oraingoan gazteei STEAM proiektuetan laguntzen trebatzeko irakasleentzako mintegia aurkezten da, hainbat eragile elkartu eta bakoitzaren bizipen eta proposamenak partekatzeko asmoa duen mintegia.

Aurtengoan, gainera, landu nahi dugu zientzia- eta teknologia-proiektuak aurrera eramatean balioen lanketa nola uztartu: GIHak, hezkidetza, jasangarritasuna…

Hauek dira mintegiaren helburuak:

  • Irakasleak inspiratu eta haien arteko topaketa egin:
    • STEAM hezkuntzan dauden ikerketen emaitzen berri izan.
    • STEAM proiektuetan gazteekin eskarmentua duten irakasleen eta eskarmenturik ez dutenen arteko topaketa eragin.
    • Praktika onak partekatu.
    • Eredu desberdinak ezagutu.
    • Sarea egin eta elkarri aurpegia jarri.
  • Bestelako esperientzien berri eman:
    • STEAM proiektuak lantzean balioen lanketa nola uztartu: GIHak, hezkidetza, jasanagarritasuna…
    • Elhuyar Zientzia Azoka ekimenaren aurkezpena egin, ibilbidearen gakoak aurkeztu, eta parte hartuko duten irakasleekin ikasturte berria koordinatu.
    • Zientzia Azokaren inpaktuaren inguruan CRECIM (UABeko Centre de Recerca per a l'Educació Científica i Matemàtica) ikerketa-taldeak egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu.