Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa
2023-2024 ikasturtean Elhuyar Zientzia Azoka – Gipuzkoa azoka Usurbilen izango da, eta Gipuzkoako ikastetxeetako gazteek parte hartu ahal izango dute.
Izen-emate orokorra egiteko epea zabalik dugu urriaz geroztik; hemen izena emateko formularioa.
Izen-emate orokorra egiteak aukera ematen die Gipuzkoako ikastetxeei parte hartzeko bai Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan bai Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoan.
Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa
- NOIZ: 2024ko maiatzaren 4an, larunbata, goizez.
- NON: Usurbilen
- NORK PARTE HARTU: Elhuyar Zientzia Azokan izena eman duten proiektu-taldeek, Gipuzkoako azokan edo Bilbon egingo den azokan hartzeko nahia azalduko dute. Derrigorrezkoa da, beraz, Elhuyar Zientzia Azokaren ikasturte-prozesuan izena emanda egotea azoketan parte hartzeko: hemen formularioa. 2024ko martxoan zabalduko dugu bai Bilbon egingo den azokan bai Usurbilen egingo den azokan tokia eskatzeko formularioa.
- BESTE EZAUGARRIAK:
- Proiektua egin eta azaltzeko prest egotea nahikoa da, ez da txosten eta bideorik egin behar.
- Topaketa izaera izango du, eta ez dira proiektuak ebaluatuko; helburua proiektuak erakustea izango da.
Antolatzaileak
Elhuyar Fundazioa eta Usurbilgo udala