Elhuyar Zientzia Azoka | Nafarroa
2022-2023 ikasturtean ere Elhuyar Zientzia Azoka ekimena abian da, eta atseginez jakinarazten dizuegu Iruñeko Planetarioaren parte hartzea izango dugula Elhuyar Zientzia Azoka – Nafarroa | Teknozientzia azoka gauzatzeko, apirilaren 22an.
Izen-emate orokorra egiteko epea zabalik dugu urriaz geroztik; hemen izena emateko formularioa.
Izen-emate orokorra egiteak aukera ematen die Nafarroako ikastetxeei parte hartzeko bai Elhuyar Zientzia Azoka nagusian bai Elhuyar Zientzia Azoka - Nafarroa | Teknozientzian.
Elhuyar Zientzia Azoka - Nafarroa | Teknozientzia
- NOIZ: apirilaren 22an
- ORDUA: 10:00 - 14:00
- NON: Iruñeko Baluarten
- NORK PARTE HARTU: Elhuyar Zientzia Azokan izena emanda, Nafarroakoan ere parte hartzeko nahia azalduko duten proiektu-taldeek. Derrigorrezkoa da Elhuyar Zientzia Azokaren ikasturte prozesuan izena emanda egotea: formularioa. Martxoan zabalduko dugu bai Bilbon bai Iruñean tokia eskatzeko formularioa.
- BESTE EZAUGARRIAK:
- Proiektua egin eta azaltzeko prest egotea nahikoa da, ez da txosten eta bideorik egin behar
- Topaketa izaera izango du, ez dira proiektuak ebaluatuko, baizik eta helburua proiektuak erakustea izango da