SPOON

Europako proiektua da, Europako Komisioko Erasmus+ deialdian kokatua.

STEAM hezkuntzako Europako hainbat jatorriko parte-hartzailek osatutako kontsortzioak gidatzen du SPOON (STEM education and Practice are not Only about the cONtent) proiektua: Frantziako 'Maison pour la Science' eta 'Unistra' (University of Strasbourg), Kataluniako 'UOC' (Universitat Oberta de Catalunya) Unibertsitatea, Herbeheretako 'Boswell Beta' (Utrecht Unibertsitateko spin of eta bazkidea), Kroaziako 'Tvornika Znanosti' GKEa, eta Euskal Herriko Elhuyar fundazioa.

Kontsortzioaren helburua da STEAM arloetako irakasleen trebakuntza hobetzea, zeharkako konpetentzietan fokua jarrita: pentsamendu kritikoa, ikerketa eta berrikuntza arduratsua (RRI), balioak, ikerketarako-trebeziak, metodologia aktiboak, eragileetako bakoitzak duen eskarmentu eta jardueratik abiatua ezagutza partekatuz. Elhuyarrek Zientzia Azokan duen jardueratik egingo du ekarpena. Proiektuak hiru urteko iraupena du.