STEMFAIRNET

Europako Erasmus+ programaren barruan kokatzen de proiektua da STEMFAIRNET. Helburu du, zientzia-azoken nazioz gaindiko sare bat sortu eta jardunbide egokiak trukatzea, bai STEM konpetentzien garapena hobetzeko, bai ikasle guztiengana iristeko. Zientzia-azokak berrikutzarako baliabide gisa erabiliz Bigarren Hezkuntzako gazteen konpetentziak lantzeko hausnarketa egin eta ondorioak bilduko dira.

  

Zientzia Azoka moduko ekitaldiek arrakasta handia duten arren, batetik bestera alde nabariak daude, besteak beste, antolatzaileen izaera eta helburuak desberdinak direlako. Ondorioz, batzuetan, parte hartzaileen hezkuntza-jarduera zerbait anekdotikoa eta isolatua bilakatzen da. STEMFAIRNET proiektuaren baitan, esperientzia egokiak elkartrukatuz, ezagutza sortu nahi da, eta aukera eman Europako zientzia-azoka guztiei urrats bat haratago joateko.

Erreferentziazko marko bat eraikiko da proiektuan, honakoak lortzeko:

  1. gazteek STEM konpetentziak garatzeko
  2. gazteengan STEM ikasketen inguruko interesa sustatzeko
  3. zientzia-azoketan inklusioa sustatzeko, hau da parte-hartzaileak beti berak eta ikasketa-emaitza onenak dituztenak ez izateko
  4. zientzia-azokak saretu, irakasle eta antolatzaileen artean praktika onak eta ezagutzak trukatzeko

Proiektua Europar Batasuneko Erasmus + programaren bidez finantzatzen da, eta partzuergoa kide hauek osatzen dute:

 

Elhuyar Fundazioa (koordinatzailea), Usurbil, Euskal Herria

Bragako ‘Agrupamento de Escolas D. Maria II’, Portugal

Milango ‘Fast - Federazione delle Associazioni Scientifiche e Tecniche’, Italia

Portoko ‘Fundação da Juventude’, Portugal

Bruselako ‘Milset Europa', Belgika

Bilboko Unamuno BHI ikastetxea, Euskal Herria

 

  agrupamento  FAST_logo2  fj  unamuno-institutua-logo-ona