Nolakoa da harremana

STEM PROFESIONALAK EZAGUTZEKO AUKERA ZIENTZIA AZOKAREN BIDEZ

Zientzia Azokan parte hartzean, talde bakoitzari ikertzaile bat ezagutzeko aukera ematen zaio, bere proiektua adituarekin kontrastatu eta ikertzailea bera nolakoa den eta non lan egiten duen ezagutzeko. Horretarako, Zientzia Azokaren antolatzaileak irakasleekin kontaktuan jarriko dira, ikasle-ikertzaile harreman hauek prestatzeko. Aurten harreman hau online bidez egingo da.

 

 

 IKERTZAILEAREN TESTUINGURUA AURKEZTEA

  •  Ikertzaileak bere lana azalduko die gazteei. Erakutsiko die zein zabala den ikerkuntzaren eremua. 
  • Ikertzaileak bere ibilbidea azalduko die gazteei, zaletasunak e.a.
  • Ikertzaileak arazo, buruhauste eta akatsak ere izaten dituela normaltasunez erakutsiko du, eta horiei nola aurre egiten dion. 
  • Lanean lankidetza eta aniztasunaren garrantzia azpimarratuko du. Profil desberdinetako profesionalak aipatuko die, ikasketa desberdinak dituztenak. Gradu zehatz bat ikasteak ate desberdin asko irekitzen dituela erakutsiko da, ez dela egoten lanpostu zehatz batekin lotuta. Etengabeko formakuntza eta berrikuntza azpimarratuko da. 

 

 GAZTEEI LAGUNTZA

  •  Ikertzaileak ez ditu galdera guztien erantzunak zuzenean emango, baizik eta galderei nola erantzuna bilatzen dion erakutsiko die gazteei. 
  • Gazteei arazoa ondo zehaztearen garrantzia eta proiektu egingarria izatearen garrantzia azpimarratuko die. Ikertzaileak bere proiektuen adibideak ipiniko ditu (epeak, baliabideak…).
  • Bi edo hiru orduko harremana aurreikusten ditugu, eta, hortik aurrera, gazteen eta ikertzailearen arteko harremana irakasle eta ikertzaileak adostutakoaren arabera geratuko da (ikertzaileei ez zaie tutoritza-lan jarraiturik eskatzen).