Zergatik parte hartu

Elhuyar Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako zientzia eta teknologiako proiektuen azoka nagusia da. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat izango da, eta Bilboko Plaza Barrian urtero antolatzen den Zientzia Azokako stand batean aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalen aholkua eta laguntza izango dute gazteek, zehaztutako lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaile-sareko ikertzaileak.

Eta horrek guztiak ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen du.

Elhuyar Zientzia Azokaren helburuak honako hauek dira:

  1. Gazteei zientzia eta teknologiarekin lotutako bizipenak eta mugikortasun-aukerak eskaintzea, aukera-berdintasuna bermatuta.
  2. Zientzia- eta teknologia-sistemako eragile aktiboak gizarteratzean elkartzea eta inplikatzea (RRI).
  3. Herritarren kultura zientifikoa areagotzea, pentsamendu kritikoa landu eta gizarte kritiko eta irizpidedun baten mesedetan.
  4. Euskararen erabilera sustatzea.

 

 

 

 

 

Zientzia Azoka Elhuyarren STEAM hezkuntza sailaren proiektua da. Garatzen ditugun proiektu guztiak marko teoriko baten baitan daude kokatuta, eta hori azaltzeko ondorengo liburuxkak argitaratu ditugu:

Liburuxkak PDF formatuan deskargatzeko egin klik hemen

 

Save

Save

Save

Save

Save