Ebaluazio-irizpideak
1.- Zorroztasun metodologikoa: pisua %30a
Gaiaren egungo egoera:
- Egileak gaiaren aurrekariak (bibliografia) emateko gai dira?
- Lege orokorrak aipatu dituzte, emaitzak emateko garaian?
Diseinua:
- Erabilitako aldagaiak egoki definitu dira?
- Aldagai motak identifikatu dituzte?
- Aldagai motak identifikatu dituzte?
- Hipotesia ondo planteatu da?
- Lagina (behar baldin bada) egokia da?
- Helburuak eta planifikazioa azaldu dituzte
Metodologia:
- Metodologia egokia erabili da?
- Erabilitako metodologia azaltzeko gai dira?
Emaitzen tratamendua:
- Ondo erabili dira taulak, grafikoak...?
- Errore esperimentalak kontuan izan dira?
Ondorioak:
- Proiektuak erakusten al du ikuspegi kritikoa?
- Emaitzek ematen al dute ondorietarako bidea?
- Barne koherentzia al dago ondorioen eta emaitzen artean?
- Hipotesiaren eta ondorioen arteko erlazioa azaltzen al da?
2.- Zintzotasuna eta arazoei aurre egiteko gaitasuna: pisua %20a
- Bidean izandago arazoak identifikatu, aztertu eta komunikatu dituzte?
- Hutsegiteak onartu, ikasteko erabili eta komunikatu dituzte?
- Zailtasunak eta aurkitutako soluzioak azaltzeko gai dira.
- Proiektuaren faseak xehetzeko gai dira?
- Proiektua eragin duen zirkunstantzia azaltzeko gai dira egileak?
- Diseinuaren eboluzioa azaltzeko gai dira egileak?
- Azal dezakete zer lotura dagoen hipotesiaren, emaitzen eta ondorioen artean?
3.- Komunikazioa: pisua %20a
Ahozko azalpenak:
- Azalpenak egokiak eta argiak dira?
- Azalpenak ildo logiko bat du?
- Publiko orokorrak ondo jarraitu ahalko luke azalpena?
- Erantzunak argiak, zehatzak eta argigarriak al dira?
- Egileek erabilitako terminoen esanahia ulertzen dute
Standaren aurkezpena:
- Baliabide egokiak eta beharrezkoak erabili dira?
- Dekorazioa eta haren banaketa egokia eta didaktikoa da?
- Muntaiak erakusten al ditu berez proiektuaren oinarrizko faseak?
- Adierazpen grafikoak osoak eta argiak dira?
4.- Lankidetza eta aniztasuna: pisua %20a
- Taldea anitza da generoan, partaideen profiletan, ...?
- Rol-banaketa egokia da?
- Taldekide danek hartu dute parte bai lana egiten bai aurkezpenean?
- Kanpo-lankidetzak antzematen dira eta egileek horiek aitortzen dituzte?
5.- Originaltasuna eta berrikuntza: pisua %10a
- Ekarpen berria egiten da?
- Proiektuan ekarpen pertsonala sumatzen da gaiaren trataeran?
- Sormena agerikoa da proiektuan?
- Gai dira egileak proiektuaren ondorioak edo luzapena aurreikusteko?