Izen-ematea

Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko, bi formulario bete behar dira. Webgunearen atal honetan agertuko dira bi formularioak, zehaztutako datetan, eta bigarrena osatzeko, nahitaezkoa da lehenengoa beteta izatea.

 

  1. Aurretiko izen-ematearen formularioa: Urriaren 1etik martxoren 31ra bitartean, taldeen behin-behineko datuekin. Aurretiko izen-emateak ikertzailea eskatzeko aukera ematen du. Izena emateko FORMULARIOA hauxe. Beharrezkoa da aurretiko izen-ematearen formularioa betetzea bai Zientzia Azoka Nagusian, bai Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoan bai Elhuyar Zientzia Azoka Nafarroa | Teknozientzian parte-hartzeko.
  2. Aurten ospatuko diren hiru zientzia-azoketan tokia eskatzeko formularioa martxoaren 1ean argitaratuko da toki honetan, eta martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. Aurretik ez da txostenik bidali beharko.