Parte hartzeko arrazoiak

 

Zientzia Azokan parte hartuta, ikasleek...

 

  • Ikasi egiten dute, interesatzen zaien eta mundu errealarekin lotura zuzena duen gai batean aktiboki lan eginda.
  • Mundu errealeko arazo bat konpontzen edo galdera konplexu bati erantzuten saiatzen dira, epe ertain edo epe luzeko proiektu batean lan egiten dute (astebetetik ikasturte osora luza daiteke).
  • Bakoitzak dituen ezagutzak eta trebetasunak erakusten ditu, produktu bat sortuta, eta produktu hori publikoaren aurrean aurkeztuta.

 

 

 

 

 

Elhuyar Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako zientzia eta teknologiako proiektuen azoka da. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat izango da, eta Bilboko Plaza Barrian antolatzen den Zientzia Azokako stand batean aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu hainbat kolaboratzaile. Eta horrek guztiak ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera ematen du.

 

Elhuyar Zientzia Azokaren helburuak honako hauek dira:

  1. Gazteei zientzia eta teknologiarekin lotutako bizipenak eta mugikortasun-aukerak eskaintzea, aukera-berdintasuna bermatuta.
  2. Zientzia- eta teknologia-sistemako eragile aktiboak gizarteratzean elkartzea eta inplikatzea (RRI)
  3. Herritarren kultura zientifikoa areagotzea, gizarte kritiko eta irizpidedun baten mesedetan.
  4. Euskararen erabilera sustatzea.

 

 

 

 

 

 

 

Zientzia Azoka Elhuyarren STEAM hezkuntza sailaren proiektua da. Garatzen ditugun proiektu guztiak marko teoriko baten baitan daude kokatuta, eta hori azaltzeko ondorengo liburuxkak argitaratu ditugu:

Liburuxkak PDF formatuan deskargatzeko egin klik hemen