Sariak

 Elhuyar Zientzia Azokak esperientzia aberasgarria eskainiko die talde guztiei. Horretarako, proiektuak profesionalekin garatzeko aukeraz gain, lan onenak sarituko dira zientzia-azoka nazional eta atzerritarretara joateko akreditazioekin, prestakuntza-jardunaldiekin eta beste sari batzuekin. Horiek zentro teknologikoetara egindako bisitetan oinarrituko dira, eta Bilbora joateko izena eman duten eta proiektua osorik amaitu eta aurkeztu duten talde guztien artean zozketatuko dira.

Estatuko eta atzerriko zientzia-azoketara joateko akreditazioa eta diru-laguntza

Estatuko eta Europako zientzia-azoken hitzarmenei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duten zenbait taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango du: Exporecerca (Bartzelona), Galiciencia (Galizia), Mostra Nacional de Ciência (Portugal), 'I giovani e le scienze' (Milan) eta Europako MILSET sareko beste zientzia-azoka bat (urtero tokiz aldatuko dena).

 Irabazleek zientzia-azoka horietan parte hartzeko sarbide zuzena izango dute, sariari esker ohiko bidea pasa gabe. Azoka horietara joateko bidai-gastuetarako, Elhuyarrek diru-ekarpen bat egingo du, eta parte-hartzaileen esku geratuko da falta dena; Galiciencia azokaren kasuan taldeek ezingo dira izan bi pertsona baino gehiagokoak.

Estatuko eta Europako hainbat zientzia-azokekin lotutako akordioei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duten zenbait taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango dute, hala nola:

- Portugalgo  Mostra de ciencia (Porto)

- Italiako I giovani e le scienze (Milan)

- Kataluniako Exporecerca (Bartzelona)

- Galiziako  Galiciencia (Ourense)

- Galiziako Open Science Cambre (A Coruña)

-  Europa mailako MILSET zientzia-azoka, urtero lekuz aldatzen dena.

Irabazleek zientzia-azoka horietan parte hartzeko sarbide zuzena izango dute, sariari esker ohiko sailkapen-bidea pasa gabe. Azoka horietara joateko bidai-gastuetarako, Elhuyarrek diru-ekarpen bat egingo du, eta parte-hartzaileen esku geratuko da falta dena; Galiciencia azokaren kasuan taldeak ezingo dira izan bi pertsona baino gehiagokoak.
Egoera hau da ohikoena, baina COVID-19 osasun-egoerak hau guztia alda dezake; unean jakin da benetako egoera zein den.

Prestakuntza-bekak

Talde osoarentzako prestakuntza bekk ere izango dira, formazioarekin jarraitzeko. Bilboko Digipen Institute of Technology-ren eta Bizkaia Talent-en eskutik datoz beka horiek

Zozketatuko diren sariak

  • Ikerketa-zentroetan, zentro teknologikoetan eta enpresetan egonaldiak

Hautatutako lantaldeetan parte hartzen duten neska-mutilek ikerketako benetako profesionalekin eta proiektu teknologikoen arduradunekin ikertzeko aukera izango dute. Hala, gure inguruko profesionalek egiten duten eguneroko lanaren berri izango dute, BRTA korporazioa, Tecnalia, Neiker-Tecnalia, Ikerbaske, BCMaterials, CFM, CIC nanoGUNE eta DIPC zentroetan edo TZBZ eta ERABI enpresei lotutako ikerketa-zentro edo zentro teknologiko bat bisitatuz; eta ikertzaileei eguneroko zereginetan lagun diezaiekete.

  • Bisita museora familiarekin edo lagun-taldearekin.eta bisiten zozketa

Talde batek familia osoa edo lagun-talde osoa gonbida dezake Iruñeko Planetarioa bisitatzera. Jarduera honen helburua zientzia eskola ingurunetik ateratzea da eta, aldi berean, gazteak beren kuadrillarako aisialdi plan bat izatera gonbidatzea.