Nazio Batuen 2030 Agenda

 

2030 Agenda garapenerako nazioarteko agenda berria da, eta 2015eko irailean onartu zen Nazio Batuetan. Agenda honen helburua mundu osoan giza garapen jasangarriaren alde borrokatzeko tresna bat izatea da, eta pobrezia errotik desagerraraztea, ahultasunak eta desberdintasunak murriztea eta jasangarritasuna sustatzea ditu fun tsezko oinarri. Aukera paregabea da 2030. urtea baino lehen mundua eraldatzeko eta pertsona guztientzako giza eskubideak bermatzeko. 2030 Agenda unibertsala da. Agenda horren bidez, pertsona guztiek garapen-behar berak dituztela aitortu da, non bizi diren alde batera utzita. Pertsona guztiek behar dute osasuna, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, energia, berdintasuna, bakea eta ekosistema osasuntsuak, duintasunez bizitzeko, orain nahiz etorkizunean.

«Gure mundua eraldatzea: 2030 Agenda garapen jasangarrirako» izenburupean, estatu kideek onartutako azken dokumentuan 17 helburu zehazten dira, Garapen Jasangarrirako Helburuak izenekoak (GJH), eta 169 xede. Estatuaz azpiko gobernuek agenda berri hau eraikitzen lagundu dute eta orain oso zeregin garrantzitsua dute GJHak kokatzeko eta lortzeko orduan.

 

2030eko Agendaren oinarrizko elementuak:

Pertsonak: Inor atzean ez uztea. Giza eskubide unibertsalak eta oinarrizko ekonomia-aukerak inori ukatzen ez zaizkiola ziurta tzea.

Planeta: Planetaren babesari funtsezko garrantzia ematea. Iraun kor tasunaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumendimen tsioak uztartzea.

Oparotasuna: Ekonomiak eraldatzea, gizaki guztiek bizimodu oparoa izateko eta naturarekin erabateko harmonian bizitzeko.

Bakea: Bakea eta erakunde eraginkorrak, irekiak eta arduratsuak eraikitzea.

Aliantzak: Mundu mailako Aliantza berri bat eraikitzea, eta aliantza horrek eragile gehiago izatea eta monitorizazio-mekanismo indartsu eta independente batez hornitua egotea

 

2030 Agendaren edukiak: Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)

 

1. POBREZIA DESAGERTZEA

Helburua: Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.

Funtsezko gaiak: muturreko pobrezia amaitzea, pobrezia eta ahultasuna jaistea, babes soziala, oinarrizko zerbitzuetara heltzea, pobreen eta ahultasun-egoeretan dauden pertsonen erresilientzia sustatzea, garapenerako lankidetza, araudi-esparru sendoak

 

2. GOSERIK EZIZATEA

Helburua: Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea.

Funtsezko gaiak: elikadura osasuntsua, nutritiboa eta nahikoa, lurretara sarbide segurua, eskala txikian elikaduren ekoizpena, nekazaritza-praktika erresilienteak, , elikagaien ekoizpen-sistemen iraunkortasuna, hazi bankua, hazien aniztasun genetikoa.

 

3. OSASUNA ETA ONGIZATEA

Helburua: Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.

Funtsezko gaiak: osasun-estaldura unibertsala, sexueta ugalketa-osasuna, trafiko-istripuen ondorioz eragindako pertsonak murriztea, poluzioa eta produktu kimikoak, amen heriotza- eta jaioberrientasa murriztea, IHESaren izurria amaitzea, hepatitisari eta uraren bidez transmititutako gaixotasunei aurre egitea, drogen eta alkoholaren prebentzioa, tabakoaren kontrola.

 

4. KALITATEZKO HEZKUNTZA

Helburua: Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.

Funtsezko gaiak: doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa hezkuntza, goi mailakoa hezkuntzara berdintasunezko sarbidea, garapen jasangarrirako hezkuntza, desgaitasun bat duten pertsonentzako hezkuntzako instalazioak, ikaskuntza-ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta eraginkorrak.

 

5. GENERO-BERDINTASUNA

Helburua: Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.

Funtsezko gaiak indarkeria eta diskriminazio modu guztiekin amaitzea, ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lana aitorpena, partekatutako erantzukizuna, aukera-berdintasuna, parte-hartze osoa eta eraginkorra, ugalketa-eskubideak, baliabide ekonomikoetarako eskubide-berdintasuna, lurraren jabetza eta beste ondasunen heltzea.

 

6. EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA

Helburua: Uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea.

Funtsezko gaiak aukera unibertsala eta bidezkoa prezio egokian, saneamendu- eta higienezerbitzuetarako sarbidea, uraren kalitatea, baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra, kudeaketa integratua, urarekin lotura duten ekosistemak babesa, kutsadura murrizketa, isurketen ezabapena,, hondakin-urak tratamendua.

 

7. ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Helburua: Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat.

Funtsezko gaiak: sarbide unibertsala, energia berriztagarrien proportzioaren igoera, energiaeraginkortasuna, ikerketa, energia-azpiegituretako eta teknologia garbietako inbertsioa sustapena, energiazerbitzu modernoak eta jasangarriak

 

8. LAN-DUINA ETA HAZKUNDE EKONOMIKOA

Helburua: Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu betea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.

Funtsezko gaiak:, lan egokia, enplegu osoa eta produktiboa, ekintzailetza, mikroenpresak eta empresa txikien sustatzea, lan-eskubideak, lan-ingurune segurua, gazteen enplegua, aukeraberdintasuna eta soldata berdina, finantza-erakundeak sendotzea, hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik deslotura.

 

9. BERRIKUNTZA ETA AZPIEGITURA

Helburua:  Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusiboa eta jasangarria bultzatzea, eta berrikuntza sustatzea.

Funtsezko gaiak: azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak, industrializazio inklusiboa eta jasangarria, modernizazioa, tekonologia eta industria-prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak, ikerketa zientifikoa eta ahalmen teknologikoa hobekuntza, IKTrako sarbide unibertsala.

 

10. DESBERDINTASUNAK MURRIZTEA

Helburua: Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.

Funtsezko gaiak: pertsona guztien gizarte-, ekonomiaeta politika-inklusioa sustapena, aukera-berdintasuna, berdintasunerako politikak (zergekin, soldatekin eta gizarte babesarekin lotutakoak), migrazioa eta migrazio-politikak, garapenerako laguntza ofiziala, erakundeen eta munduko merkatuen araudia eta zaintza.

 

11. HIRI ETA KOMUNITATE JASANGARRIAK

Helburua: Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea.

Funtsezko gaiak: etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak eskuratzeko aukera, garraio-sistema seguru, arrazoizko eta jasangarriak, hirigintza jasangarria eta inklusiboa, kudeaketa eta plangintza parte-hartzailea, kultura eta natura ondarearen babesa, airearen kalitatea, hondakinak, berdeguneak, hiriguneen, hiri-inguruen eta landa-eremuen loturak

 

12. EKOIZPENA ETA KONTSUMO ARDURATSUA

Helburua: Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea.

Funtsezko gaiak: baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra, atmosferara, urera eta lurrera botatzen diren partikulen murrizketa, hondakinen murrizketa, birziklapena, berrerabilpena eta gutxiagotzea, jardunbide jasangarriak, kontratazio publiko jasangarria, bizimodu jasangarriak, erregai fosilentzako diru-laguntza ez eraginkorrak arrazionalizatzea.

 

13. KLIMA BABESTEKO EKINTZA

Helburua: Neurri urgenteak hartzea klimaaldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko.

Funtsezko gaiak: arintzea, erresilientzia eta egokitzeko aukera, plangintza, estrategia eta plan nazionalak, hezkuntza eta sentsibilizazioa, eraginak arintzea eta garaiz ohartaratzea, Klima Aldeketari buruzko Nazio Batuen Konbentzio Markoa betetzea.

 

14. URETAKO BIZITZA

Helburua: Ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak mantentzea eta modu iraunkorrean erabiltzea garapen jasangarriari begira.

Funtsezko gaiak: itsasoaren kutsadura eta ozeanoak azidotzearen eraginen murrizketa, itsasoko ekosistemen babesa, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratzea, kostaldeen eta marinel-eremuen kontserbazioa, gehiegizko ustiatzea eta legez kanpoko arrantza, artisau-arrantzaren laguntza, ezagutza zientifikoak areagotzea.

 

15. LEHORREKO BIZITZA

Helburua: Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa inbertitzea eta biodibertsitatearen galera gelditzea.

Funtsezko gaiak: desertifikazioari aurka egitea, basoberritzea, kontserbazioa, lurreko ekosistemen berrezarpena eta erabilera jasangarria, habitat naturalak, biodibertsitatea, espezie exotiko inbaditzaileak, ekosistemen balioak sartzea plangintzan, ezkutuko ehiza

 

16. BAKEA ETA JUSTIZIA

Helburua: Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.

Funtsezko gaiak: indarkeriari, tratu txarrei eta esplotazioari aurre egitea, zuzenbidezko estatua, justizia eskuragarri izateko aukera-berdintasuna, ustelkeriaren eta eroskeriaren murrizketa, erakunde eraginkorrak eta gardenak, Informaziorako sarbidea, oinarrizko askatasunak babestea.

 

17. ITUNAK HELBURUAK LORTZEKO

Helburua: Ezarpen-baliabideak sendotzea eta Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna biziberritzea.

Funtsezko gaiak: baliabideen mugikortasuna, dirusarrera nazional gordinaren % 0,7 garapenerako laguntza ofizialera bideratzea, kanpo zorra, finantzak, teknologiaren eta berrikuntzaren arloan lankidetza, ekologikoki arrazoizkoak diren teknologiak, ahalmena sortzea, alde anitzeko merkataritza-sistema, araudien eta erakundeen arteko koherentzia, datuen eskuratzea, jarraipena, adierazleak eta ematea.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Nazio Batuak

http://www.un.org/sustainabledevelopment/es/

Save

Save

Save

Save