Bizipenak eta komunitatea

Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat Bilboko Plaza Barrian antolatuko dugun Zientzia Azokako stand banatan aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu hainbat kolaboratzaile.

Helburuak dira kultura zientifikoa sustatzea gizartean, eta gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak hurbiltzea. 12 urtetik 18 urtera bitarteko ikasle gazteek har dezakete parte, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldetan antolatuta.

Oinarriak ikusteko egin klik hemen.

 

 

 

 

 


Esandakoaz gain, taldeetako batzuek azokaren egunaren ondoren bizipen hauek izango dituzte:

  • Ikerketa-zentroetako egonaldiak

    Elhuyar Zientzia Azokako kategoria bakoitzeko bina talde aukeratuko ditugu Tecnalia, IK4 eta CIC nanoGUNEn ikerketa-zetroetan, TZBZren The Makery-n eta ERABI enpresan bi egunetako egonaldiak egiteko.
    Bi egun horietan, ikertzaileak eta haien lanak ezagutzeko aukera izango duzue, baita haiekin lan pixka bat egiteko aukera ere!

 

 

 

  • Museoak eta interpretazio-zentroak familian edo kuadrillan: Aurrekoez gain, talde batek familia osoa edo kuadrilla osoa gonbidatu ahalko du BTEK Teknologiaren interpretazio-zentroa bisitatzera, eta, beste batek, Planetarioa bisitatzera, eta Iberdrolaren eskutik Energia berriztagarrien Interpretazio Zentrora txangoa egitera.
    Halako ekintzen bidez, eskola-eremutik atera nahi dugu zientzia, eta haien lanaren bidez lagunei aisialdirako plan bat eskaintzeko aukera emango diegu gazteei, BTEKen, Planetarioaren eta Iberdrolaren eskutik.

 

 

 

  • Beste azoka batzuetan parte hartzea: Beste talde batzuek Zientzia Azokaren pareko estatuko eta nazioarteko beste azoka batzuetara joateko aukera dute, haien lana beste foro batzuetan azaltzeko eta beste errealitate batzuk ezagutzeko.

 

 

 

 

 

 

 

Save

Save

Save

Save

Save