Egutegia

Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021 edizioan izena emateko bi pauso egin behar dira: aurretiko izen-ematea eta behin betiko izen ematea.

 

Aurretiko izen-ematea

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, aurrerago zehaztuko dira behin betiko datu zehatzak beste formulario bat osatuta. Hemen aurretiko izen-ematea egiteko formularioa.

EPEA: 2021eko urtarrilaren 1etik 31ra.

 

Behin betiko izen-ematea

Behin betiko izena emateko formularioan jaso behar dira proiektuaren inguruko xehetasun guztiak eta Azokarako proiektuaren dokumentazioa bidali behar da. Hemen behin betiko izen-ematea egiteko formularioa.

EPEA: 2021eko martxoaren 8tik 2021eko apirilaren 12ra.

 

Beste edozein zalantza argitzeko,  joan oinarriak eta izen-ematea ataletara, edo datzi zientzia-azoka@elhuyar.eus helbidera.

EGUTEGIA

Aurretiko izen-ematea (formularioa)

2021eko urtarrilaren 1etik 31ra

Ikertzaileekin harremana (online)

2021eko otsailaren 1etik martxoaren 8ra

Azokarako proiektua bidali (formulario bidez):

- taldearen izena, taldekideak eta argazkia

- proiektuaren txostena, bideoa eta laburpena 

2021eko martxoaren 8tik apirilaren 12ra

Epaimahaiak lanak aztertu eta taldeekin harremana izan (online)

2021eko maiatzean

Elhuyar Zientzia Azokaren azoka nagusia; egoerak ahalbidetzen badu, azoka presentziala izango da Bilboko Plaza Barrian

2021eko ekainean (data zehazteke)

Sariak (kanpora bidaiak, formazioa eta zentroetan egonaldiak)

2021eko ekainetik aurrera