Izen-ematea

Elhuyar Zientzia Azoka 2020-2021 edizioan izena emateko bi pauso egin behar dira: aurretiko izen-ematea eta behin betiko izen ematea.

 

Aurretiko izen-ematea

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da; izen-emate horretan datu orokorrak emango dira eta, aurrerago zehaztuko dira behin betiko datu zehatzak beste formulario bat osatuta. Hemen aurretiko izen-ematea egiteko formularioa.

EPEA: izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 1etik 31ra egongo da zabalik. Zuen izen-ematea jaso eta ondorengo egunetan jarriko gara zuekin harremanetan, prozesuan laguntzeko.

Aurretiko izen-emateko formularioa betetzeak ez du esan nahi Elhuyar Zientzia Azokan parte hartuko denik; horretarako  behin betiko izen-emateko formularioa osatu behar da.

 

Behin betiko izen-ematea

Behin betiko izena emateko formularioa eta horretan osatu beharko dira proiektuaren inguruko xehetasun guztiak: taldearen izena, partaideak eta argazkia, eta proiektuaren txosten amaitua eta bideoa, proiektua aurkezteko kartel eta euskarriak, eta abar. Betekizun horiek guztiak osatutakoan har daiteke parte Elhuyar Zientzia Azokan.

Hemen behin betiko izen-ematea egiteko formularioa.

EPEA: behin betiko izena emateko epea 2021eko martxoaren 8tik apirilaren 12ra egongo da zabalik. 

COVID-19 egoerak ahalbidetzen badu, aurrez aurreko Azoka egingo da 2021eko ekainean Bilboko Plaza Barrian, eta horretan standa izateko, taldeek ebaluatzaileen azterketa pasa eta gainditu beharko da (hau 2021eako maiatzean egingo da).

Edozein zalantza argitzeko,  joan oinarriak eta urteko egutegia ataletara, edo datzi zientzia-azoka@elhuyar.eus helbidera.