Nola hartu parte

Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko bi formulario osatu behar dira:

  • 2021eko urtarrilaren 1etik 31ra aurretiko izen-ematea egiongo da eta horrek ahalbidetuko du ikertzaileekin kontaktua izatea (online),
  • 2021eko martxoaren 8tik apirilarren 12ra behin betiko izen-ematea egingo da parte hartuko duen taldearen datu zehatzak emanaz: taldearen izena, taldekideak, gaia, edukiaren laburpena, proiektuaren txostena eta bideoa, eta abar. Entregagai hauen ezaugarri batzuk:

- Bideoa: egindako proiektua azaltzen duen bideoa, gehienez bost minututakoa. 

- Txostena: gehienez 10 orri. Horretarako, txantiloi hau erabil daiteke: Amaierako txostenaren txantiloia 2020-2021 (egin klik deskargatzeko)

- Euskarriak: proiektua hornitzeko kartel, argazki eta gainerakoak.

Entregagaia hauek ezinbestekoak dira Elhuyar Zientzia Azokan lekua izateko eta ebaluatzaileek proiektua aztertzeko.

ONLINE azoka, eta (agian) aurrez aurrekoa 

Elhuyar Zientzia Azoka online izango da 2021ean: ikertzaileekin harremana, proiektuen txostenak eta bideoak baloratzea, eta ebaluatzaileek taldekin izango duten harremana.

COVID-19aren egoerak hobera egiten badu, 2021eko ekainean Bilboko Plaza Barrian aurrez aurreko ebentua egingo da, ebalauzioaren irizpideak gainditu dituzten proiektuekin.