Oinarriak

GUTXIENEKOAK

Azoka 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da. Taldeka hartu behar da parte, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldeetan.

Lanak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egin eta aurkez daitezke, eta izena ematerako orduan ez dago proiektua definitua izan beharrik, inspirazio-fasea horretarako dago eta.

Parte hartzeko ez dago ordaindu beharrik.

Gaia librea da, eta bi modalitate hauetako bat aukeratu behar da:

  • Ikerketa-proiektua: aukeratutako arazo edo galdera bati konponbidea edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.
  • Proiektu teknologikoa: aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.

 

BILBOKO AZOKAREN EGUNERAKO TOKIA ESKATU AURRETIK BETE BEHARREKOA

Bilbon egiten den azokarako lekua eskatzeko, beharrezkoa da gutxienekoak betetzea eta ikasturtean zehar dokumentu hauek bidaltzea, egutegian zehaztutako epeak errespetatuta:

1.- Gaiaren hautaketa (laguntza nahi izanez gero, erabili txantiloi hau)

2.- Bideo batean azaldu egindako lana (gehienez minutu bat, azalpen hutsa, editatu gabe; Youtubeko esteka bidali)

3.- Amaierako txostena (hautazkoa; Bilboko azokara eraman; laguntza nahi izanez gero, erabili txantiloi hau)

 

FASEAK

 

Zientzia Azoka ez da lehiaketa bat, elkarlanean oinarritutako bizipen aberasgarri bat baizik. Fase hauetan murgiltzen dira gazteak urritik Azokara bitartean:

  • Inspirazio-fasea eta gaiaren hautaketa: Erronka edo ikerketa-gaia identifikatuko dute gazteek. Talde bakoitzak garrantzitsua iruditu zaion arazo edo galdera bat aukeratu du.
  • Ikertzaileekin kontaktua: Behin erronka identifikatuta, aukeratutako gaiaren inguruan diharduen ikertzaile batekin jarri ditugu harremanetan, eta haren lantokia bisitatzeko aukera izan dute. Horretarako, hitzarmenak ditugu sinatuta hainbat unibertsitaterekin: UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Deustuko Unibertsitatea, Ikerbasque eta Digipen.
  • Parekoen topaketa: Urtetik urtera ahalik eta ekintza gehien antolatuko ditu Elhuyarrek, ikasleak eta ikertzaileak batera jartzeko asmoarekin. Lehen proba pilotua Nafarroan egin zen,  Iruñeko Planetarioan, Nafarroatik parte hartu zuten gazteekin eta NUPeko ikertzaile doktoregaiekin batera.
  • Lantze-fasea: Ikerketa/Proiektu teknologikoa gauzatzea eta amaierako txostena prestatzea (hautazkoa). 
  • Tokian tokiko zientzia-azoken astea (hautazkoa): ikastetxeek aurretik bakoitzak bere zientzia-azokak antolatzera animatu nahi dugu.
  • Azokarako aurkezpena prestatzea: Bideo batean azaldu egindako lana (gehienez minutu bat, azalpen hutsa, editatu gabe; Youtubeko esteka bidali).
  • Zientzia Azoka eguna: Aste Santua igaro eta bi astera, larunbat batean, egun osoz, gazteek haien proiektuak azaltzen dituzte handik pasatzen diren ehunka lagunen aurrean. Ebaluatzaileek proiektuaren txostena izateari garrantzia emango diete egun horretan. Gazteentzako ahalduntze-ekintza garrantzitsua da Azoka.
  • Bidaiak eta egonaldiak: ahalik eta talde gehien aukeratuko ditugu beste zientzia eta teknologiarekin zerikusia duten bidaiak eta egonaldiak egiteko.  

 

EPEMUGAK

 

  1. Izen ematea: Irailaren 24tik aurrera
  2. Proiektuaren definizioa webegunean zehaztu (gaia aukeratu eta proiektua zehaztu): Abenduaren 21a
  3. Ikertzaileekin egon: urtarrilaren hasieratik aurrera
  4. Martxoaren 11rako Elhuyarrek ikastetxeei galdetu zenbat etorriko liratekeen Bilbora. Ikastetxeek erantzuteko epea martxoak 18.
  5. Martxoaren  22rako Elhuyarrek erantzun zenbatentzako tokia dagoen.
  6. Tokian-tokiko zientzia-azoken astea (hautazkoa). Martxoaren 25eko astea
  7. Ikastetxeak esan zein talde etorriko diren: Apirilaren 12rako
  8. Proiektuaren bideoa youtubera igo eta esteka webgunean ipini: apirilaren 12rako
  9. Bilborako aurkezpenak eta proiektu-txostena prestatu Zientzia Azokara eramateko: maiatzaren 11rako
  10. Zientzia Azoka eguna: maiatzaren 11a
  11. Egonaldiak, trebakuntzak, beste azoketara bidaiak: maiatzetik aurrera (uda aurretik edo ondoren)