Ebaluazio-irizpideak

Epaimahaiak hainbat talde sarituko ditu, bai zentro teknologikoetako egonaldietara eta bai kanpoko beste azoketara Zientzia Azokaren ordezkari zein joango den hautatzeko. Epaimahaiak eman gabe utz ditzake sariak, aurkeztutako lanek gutxieneko kalitate-ezaugarriak betetzen ez dituztela iritziz gero. Jarraian zerrendatzen dira bost irizpideak eta bakoitzean zer kontuan hartuko den:

1.- Zorroztasun metodologikoa: pisua %30a

Gaiaren egungo egoera:

  • Egileak gaiaren aurrekariak (bibliografia) emateko gai dira?
  • Lege orokorrak aipatu dituzte, emaitzak emateko garaian?

Diseinua:

  • Erabilitako aldagaiak egoki definitu dira?
  • Aldagai motak identifikatu dituzte?
  • Aldagai motak identifikatu dituzte?
  • Hipotesia ondo planteatu da?
  • Lagina (behar baldin bada) egokia da?
  • Helburuak eta planifikazioa azaldu dituzte

Metodologia:

  • Metodologia egokia erabili da?
  • Erabilitako metodologia azaltzeko gai dira?

Emaitzen tratamendua:

  • Ondo erabili dira taulak, grafikoak...?
  • Errore esperimentalak kontuan izan dira?

Ondorioak:

  • Proiektuak erakusten al du ikuspegi kritikoa?
  • Emaitzek ematen al dute ondorietarako bidea?
  • Barne koherentzia al dago ondorioen eta emaitzen artean?
  • Hipotesiaren eta ondorioen arteko erlazioa azaltzen al da?

 

2.- Zintzotasuna eta arazoei aurre egiteko gaitasuna: pisua %20a

  • Bidean izandago arazoak identifikatu, aztertu eta komunikatu dituzte?
  • Hutsegiteak onartu, ikasteko erabili eta komunikatu dituzte?
  • Zailtasunak eta aurkitutako soluzioak azaltzeko gai dira.
  • Proiektuaren faseak xehetzeko gai dira?
  • Proiektua eragin duen zirkunstantzia azaltzeko gai dira egileak?
  • Diseinuaren eboluzioa azaltzeko gai dira egileak?
  • Azal dezakete zer lotura dagoen hipotesiaren, emaitzen eta ondorioen artean?

 

3.- Komunikazioa: pisua %20a

Ahozko azalpenak:

  • Azalpenak egokiak eta argiak dira?
  • Azalpenak ildo logiko bat du?
  • Publiko orokorrak ondo jarraitu ahalko luke azalpena?
  • Erantzunak argiak, zehatzak eta argigarriak al dira?
  • Egileek erabilitako terminoen esanahia ulertzen dute

Standaren aurkezpena:

  • Baliabide egokiak eta beharrezkoak erabili dira?
  • Dekorazioa eta haren banaketa egokia eta didaktikoa da?
  • Muntaiak erakusten al ditu berez proiektuaren oinarrizko faseak?
  • Adierazpen grafikoak osoak eta argiak dira?

 

4.- Lankidetza eta aniztasuna: pisua %20a

  • Taldea anitza da generoan, partaideen profiletan, ...?
  • Rol-banaketa egokia da?
  • Taldekide danek hartu dute parte bai lana egiten bai aurkezpenean?
  • Kanpo-lankidetzak antzematen dira eta egileek horiek aitortzen dituzte?

 

5.- Originaltasuna eta berrikuntza: pisua %10a

  • Ekarpen berria egiten da?
  • Proiektuan ekarpen pertsonala sumatzen da gaiaren trataeran?
  • Sormena agerikoa da proiektuan?
  • Gai dira egileak proiektuaren ondorioak edo luzapena aurreikusteko?