2020 Irakasleentzako on line trebakuntza

Ikastaro hau bigarren hezkuntzako irakasleentzako da. Ikasleekin STEAM proiektuetan aritzeko oinarriak, testigantzak eta praktika onak azalduko dira, ematen dituen aukerak aztertuta. Adibide praktiko batzuk ere aurkeztuko dira, irakasleek talde txikitan lantzeko.

 Trebakuntzak, guztira, bi ordu izango ditu, ord beteko bi saiotan banatuta:

  • Lehen saioa: STEAM hezkuntza eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntzara hurbilpena.
  • Bigarren saioa: Proiektuetan lan egiteko praktika onen trukaketa.

 

Hezkuntza-helburuak

  • STEAM hezkuntzara hurbilketa bat egin, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan fokua ipinita.
  • Elhuyar Zientzia Azokan gazteak gidatzeko esperientziak partekatu.
  • STEAM proiektuen adibideak ezagutu: proiektu motak, ohiko arazoak, irakasteko estrategia metolodogikoak, proiektuen adibideak.
  • Testigantzekin inspiratu eta norbere esperientziak konpartitu.
  • Elhuyar Zientzia Azoka ezagutu.

Trebakuntza-saioak EAEko eta Nafarroako ikastexteetako bigarren hezkuntzako irakasleentzat dira, baina Nafarroako irakasleek Nafarroako Gobernuaren prestakuntza-plataformaren bidez eman behar dute izena. Hemen horretarako lotura eta informazio gehiago.

Egutegia

Irakasleek euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera izango dute. Izen-ematearen ordenaren arabera osatuko da taldea, eta taldea osatuko balitz (20 kide) beste egutegi bat osatuko genuke abenduko lehen egunetarako. Izena emateko azken eguna: Azaroaren 19a.

  • EUSKARAZ

    • Lehen saioa:  2020-11-23 / 14:00-15:00
    • Bigarren saioa: 2020-11-24 / 14:00-15:00

    GAZTELANIAZ

    • Lehen saioa:  2020-11-23 / 15:30-16:30
    • Bigarren saioa: 2020-11-24 / 15:30-16:30

 Nafarroako irakasleen egutegia: Nafarroako Gobernuko prestakuntza-plataforman informazioa eta izena emateko gunea.

Formularioa

EAEko irakasleentzako formularioa hemen

Aurretik beharrekoak

Ordenagailua eta internet

Ziurtagiria

Partehartzaileak amaieran trebakuntza honetan parte hartu izanaren Elhuyar Fundazioaren ziurtagiria jasoko dute.

Trebatzailea

Danel Solabarrieta Arrizabalaga 

Elhuyar STEAM hezkuntza