Sariak

Zientzia Azoka ez da lehiaketa bat, elkarlanean oinarritutako bizipen aberasgarri bat baizik. Elkarlanean eta batzuek besteetatik ikastean oinarritzen da, eta beraz, ez da irabazle eta galtzailerik. Dena dela, irizpideak hobekien betetzen dituzten lan batzuk sarituko dira, aukeratutako gazteei ikerketa-zentroetara eta beste azoka batzuetara joateko aukera emanaz.

 

Estatuko zientzia-azoketako egonaldiak

Estatuko eta nazioarteko zientzia-azoken hitzarmenei esker, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartu duen lau taldek beste zientzia-azoka batean parte-hartzeko aukera izango dute: Exporecerca, Galiciencia, Mostra Nacional de Ciência de Portugal eta MILSET.

 

Kanpoko azoketara joateko bidaien OHARRAK

Azoka horietara joateko bidai-gastuetarako, Elhuyarrek diru-ekarpen bat egingo du, eta parte-hartzaileen esku geratuko da bida-gastuen zati osoa kubritzeko falta den diru kopurua lortzea; Galiciencia azokaren kasuan taldeek ezingo dira izan bi pertsona baino gehiagokoak.

 

Ikerketa-zentroetan egonaldiak

Elhuyar Zientzia Azokako kategoria bakoitzeko bina talde aukeratuko ditugu Tecnalia, IK4 eta CIC nanoGUNEn ikerketa-zetroetan, TZBZren The Makery-n eta ERABI enpresan bi egunetako egonaldiak egiteko. Bi egun horietan ikertzaileak eta haien lanak ezagutzeko aukera izango dute gazteek, baita haiekin lan pixka bat egiteko ere!

 

 

Museoak eta interpretazio-zentroak familian edo kuadrillan

Aurrekoez gain, talde batek familia osoa edo kuadrilla osoa gonbidatu ahalko du BTEK Teknologiaren interpretazio-zentroa bisitatzera, eta, beste batek, Planetarioa bisitatzera, eta Iberdrolaren eskutik Energia berriztagarrien Interpretazio Zentrora txangoa egitera. Halako ekintzen bidez, eskola-eremutik atera nahi dugu zientzia, eta haien lanaren bidez lagunei aisialdirako plan bat eskaintzeko aukera emango diegu gazteei, BTEKen, Planetarioaren eta Iberdrolaren eskutik.

 

 

Komunikazioaren saria

Komunikazioaren saria irabazten duen taldeak Elhuyarren egonaldia egingo du, Zientziaren komunikazioak egiten duen lana gertutik ezagutzeko.