ONDARRU

Partaideak

  • ENERITZ SOLABARRIETA
  • NAIA BADIOLA
  • NAHIA BADIOLA
  • LAIA REVUELTA
Ikastetxea
ONDARROABHI
Maila
batxilergoa1
Irakaslea / tutorea
GOIZANE ARANTZAMENDI GARALDE
Herria
ONDARROA
Probintzia
bizkaia
Lanaren izena
PINUAREN BANDA: KRISI EKONOMIKOA ALA EKOLOGIKOA?
Lanaren deskribapena
Gure herri inguruan pinudi eremuak asko dira eta azkenaldian hostoak, azikulak, gorrituta ikusten ditugu. Pinuen hostoei, azikulei, erasotzen dien bi gaixotasun hedatu dira Euskal Herriko pinudietan azkenaldian. Batetik, Dothistroma generoko onddoak sorturiko banda gorria, intentsitate desberdineko defoliazioa eragiten duena eta bestetik, Lecanosticta acicola onddoak eragindako banda marroia; zuhaitz gazteetan, goiko hostoetan izan ezik, ia erabateko defoliazioa eragiten duena. Gure ikerketa gaixotasun hauek aztertzea da. Horretarako,atal desberdinak garatu ditugu: lehen atalean, pinuen gaixotasunari aurre egiteko irtenbideak bilatzea da helburu, bigarrenean, moztu den egurrari irtenbidea bilatzea eta azkenik geratzen den “basoari” edo euren jabeei irtenbide posible bat ematea. Bestalde, arazoa errepika ez dadin herritarrak kontzientziatu nahi ditugu. Planteatzen den hipotesi nagusia hurrengoa da: pinuaren gaixotasuna sendatzeko ingurumenarekiko errespetagarria den tratamendurik ez dago, baina gaixotasuna prebenitzeko bideak bai.
Lanaren eremua
ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Lanaren plangintza

Lehenengo pausua, onddoak laborategian haztea da. Behin haziz gero, bere aurkako tratamendua aurkitzeko. Horretarako, inguruko pinudira joan gara azikulak hartzera.

Tratamendurik aurkitu ezean, gaixotasuna ekiditeko bideak aurkitu nahi ditugu. 

Bestalde, moztu den egurrari irtenbidea bilatu nahi diogu eta azkenik geratzen den “basoari” edo euren jabeei irtenbide posible bat eman.

Bukatzeko herritarrak kontzientziatu nahi ditugu, arazoa errepika ez dadin.