SAMANIEGO IPI 2

Globo sonda batean joango den estazio meteorologikoa diseinatu eta programatuko dute ikasleek Arduino robotikaren bitartez, gero globoa behin jasota, eskolako ortuan beraiek programatutako App Inventors mugikor aplikazio baten bitartez datuak jasotzeko. Jaurtiketa egunean jasotako datuek Lurraren atmosferaren egitura aztertzeko balio izango dute.

Partaideak

  • IVEA OMOROGHOMWAN
  • JULIAN NAVARRETE
  • ARHAM RASHID
  • ALAN MATIAS SANTANDER
Ikastetxea
SAMANIEGO IPI
Maila
dbh3
Irakaslea / tutorea
JON MUJIKA PEREA
Herria
Vitoria - Gasteiz
Probintzia
araba
Lanaren izena
SamanieGORA GOAZ! MISIOA
Lanaren deskribapena
Globo meteorologiko batean joango den estazio meteorologikoa diseinatu, eraiki eta programatuko dugu Arduinoren bitartez eta mugikor aplikazio bat programatuko dute App Inventors bitartez datuak jasotzeko
Lanaren eremua
Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Lanaren plangintza

Hauspoa programako Zientzia Tailerreko ikasle taldeak burutu du proiektua eta ikerketa txostena. Helburu honetarajko jarraitutako pausuak hauek izan dira:

1. ARDUINO SAIOAK

Arduino programazio softwareraren saioak antolatu ditugu ikasleek adibide praktikoen bitartez programazio hizkuntza honen oinarrizko edukietaz jabe daitezen. Behin estazio meteorologikoan joango diren dispositibo guztien ( BME 280, RTC DS1307 erlojua et amikro SD tarjeta) adibideak erakutsita, ikasleek globoan joango den estazio meteorologikoaren diseinua, soldadura eta programa garatu dute.

2. APP INVENTORS SAIOAK

Misioak arrakasta badu, estazio meteorologikoa eskolako ortuan geratuko da. Ikasleek diseinatu eta programatu dute mugikor aplikazio bat datuak jasoko dituena Arduino eta App Inventors softwareak uztartuz.

3. KOMUNIKAZIO TALDEA

Teknologia saioak burutzen diren bitartean beste ikasle talde batek webgunea euskeraz, gazteleraz eta ingelesez garatu dituzte, logoa diseinatu dute Inkscape softwareraren bitartez eta globoan joango den maskota aukeratu dute. Halaber, Zientzia Azokako ikerketa txostena komunikazio jarduera bat bezala antolatu dugu ete aurrera eramateko Zientzia Tailerreko ikasle guztiek parte hartu dute.

4. GLOBO SONDAREN JAURTIKETAREN SEGIMENDUA ETA BERRESKURATZEA

Globo sondaren jaurtiketa Martxoaren 27rako zegoen aurreikusia baina COvid-19 pandemiaren ondorioz eskola jarduerak bertan behera gelditu direnez aurrerago jaurtitzea espero dugu. Globo sondaren segimendua irrati uhinen bitartez funtzionatzen duen GPS baten bidez egingo da eta lortutako tenperatura, presio atmosferiko, hezetasun erlatibo eta altuera datuek atmosferaren egituraren inguruko informazioa eskeiniko digute.

 

Aipatu behar da proiektu honetan, Zientzia Tailerrako ikasle taldeaz aparte eskolako beste ikasleek, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara arlo ezberdinetan.