Adin handiko pertsonentzako aplikazioa

Adin handiko pertsonentzako aplikazio bat egin dugu. Aplikazio horretan laguntzak daude mobilekin arazoak dauzkaten pertsonak laguntzeko, ez dutelako teknologia ulertzen. Adibidez, erakutsi ditugun gauza batzuk hurrengoak dira: modu erraz batean nola erosi amazonen, nola bilatu gauzak youtuben, teknologiarekin konpondu ditzaken arazoak konpondu… Ere aukera batzuk daude oharrak jartzeko.
Taldearen izena
Dekokoak
Taldekideak
  • Markel Marin Larraza
  • Manex Crespo Mutiloa
  • Jon Garnateo Nieto
  • Eider Medina Cuadrado
Irakaslea / tutorea
Asier Irazusta Olariaga
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 403 KB


Ikertzaileen balorazioak

Igone  Etxeberria Arritxabal

Psikologia

UPV/EHU

Kaixo Gazteak! Lan bikaina egin dezue eta zoriondu nahi zaituztet!!
Zuen lanaren gaia asko interesatu zait nik ikertzen dudan alorra Zahartzaroa delako eta ondo ezagutzen ditut pertsona nagusiek teknologiarekin dituzten arazoak. Beraz zoriondu nahi zaituztet zuen gaiaren aukeraketagatik eta izan dezuen ideia bikainagatik.
Lanean zentratuz, ondo egin dezue beharren azterketa, zuen aiton amoneri galdetuz zeintzuk diren beraiek dituzten arazoak haien egunerokotasunean, eta behar horietan oinarritu zeate zuen aplikazioaren funtzionalitateak sortzeko garaian, ondo egina gazteak!
Izan dituzuen arazoak oso ondo zeaztu dituzue eta ziur nago horietatik asko ikasi dezuela aurrerantzean horrelako proiektu bat berriro martxan jartzeko orduan. Bukatzeko hurrengoan ziurtatu esteka ondo doala, pena handiz geratu naiz zuen aplikazioa ikusi gabe. Dena den argi dago lan bikaina egin dezuela eta zorionak.

___

Andoni  Amurrio

Informatika/Telekomunikazioak

UEU     

Kaixo Ekipo! Zorionak zuen lanagatik, itzela da!
Oso gai polita aukeratu duzue, eta gaur egun oso beharrezkoa dela uste dut. Izan ere, gure aiton-amonekin konektatuta egoteko berezibizko garrantzia du haiek mugikorrak erabiltzen trebeak izatea. Pentsatu al duzue aplikazioa guztiz amaitu eta gero nonbaitera igotzea? (App store, edo beste webguneren batera) Horrela edonork deskargatu dezake, eta besteen esperientzietaz asko ikasi dezakezue (eta proiektua hobetuz joan, noski).
Bestalde, ez nuen App-inventor tresna ezagutzen, eta oso lan fina egin duzue hori erabilita. Zorionak! Pentsatu al duzue botoiak euskaraz jartzea? Nire aitonak ez daki euskaraz, baina orain dela urte batzuk (81 urterekin!) ikasten hasi zen, eta pila bat lagunduko lioke halako aplikazioren bat edukitzea.
Animo eta laster arte!