Aire purifikatzailea
- Taldearen izena
- Air Cleaners
- Taldekideak
-
- Adrian Alvarez None
- Naia Rodriguez None
- Egoi Herrero None
- Julen Redondo None
- Irakaslea / tutorea
- Asier Irazusta Olariaga
- Ikastetxea
- Magale Salestarrak Ikastetxea
- Maila
- dbh3
- Herria
- Urnieta
- Probintzia
- Gipuzkoa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 503 KB
Ikertzaileen balorazioak
Maite de Blas Martín
Ingurumen Teknologiak - Airearen Kalitatea - Ingurumen-Aztarna
Bilboko Ingeniaritza Eskola
UPV/EHU
Kaixo talde!
Lehenik eta behin zoriondu behar zaituztet egindako lan bikainagatik. Proposatzen duzuen aire purifikatzailea eguneroko bizitzan aplikagarria da, espazio oso txikia behar du eta ez da batere garestia. Zorionak!
Aukeratu duzuen gaia oso interesgarria iruditzen zait, airearen kalitatea nire ikerkuntza arloa da eta. Airea kutsatu dezaketen beste kutsatzaile batzuen inguruan ikertzen dut (nitrogeno oxidoak, partikulak, konposatu organiko lurrunkorrak, etab.). Hala ere, bakterio eta birusen bidezko kutsadura barneko airean gaia oso erakargarria iruditzen zait eta, zalantzarik gabe, gaur egun jorratu beharrekoa. Agian etorkizunean nire ikerkuntza taldean ikerketa-lerro berri modura proposatuko dut!
Zuen ideia, bai bideoan eta baita txostenean ere, oso ondo azaldu duzue euskara zuzena erabiliz eta oso era naturalean. Gainera, proiektua aurrera eramateko zientzia eta teknologia diziplina desberdinak aplikatu behar izan dituzue: programazioa, airea garbitzeko teknikak, etab. Bestalde, txostenaren edukia eta itxura bikainak dira, baina zoritxarrez aire purifikatzailearen irudian (kutxaren planoan) izen batzuk dira ondo ikusten.
Azkenik, ez ahaztu proiektua ondo atera zaizuen arren, bidetik topatu dituzuen oztopoek lana hobetzera lagundu zaituztetela. Animatzen zaituztet plasma bolaren proiektua aurrera eramatera! 😊
___
Alberto Peña Bandrés
Fluidoen Mekanika/ Simulazio Konputazionala
Bilboko Ingeniaritza Eskola
UPV/EHU
Zorionak mutilak eta neska!!
Zuen proiektua oso interesgarria iruditu zait. Bideoa ere ikusgarria izan da.
Ikerkuntza- proeiktuak fluidoen mekanikaren arloan egiten ditut, eta zuek airea erabili duzue (fluido bat). Beste alde batetik, topo egin duzue ikerkuntzan oso normala den gauza batekin: dena ez da ondo ateratzen lehenengo aldiz, eta oso inportantea da zuek egin duzuena: arazoei aurre egitea.
Oso ondo iruditu zait erabilitako metodologia. Horrela egiten da: pentsatu, planifikatu, planoak egin, materiala erosi, laguntza eskatu (bai interneten, baita ikaskidei, irakaslei eta etxekoei ere). COVID-19 birusari buruz, adituek ere ez dakite oso ondo zein den bere portaera. Baina bakoitzak ahal duena egin behar du, eta guztion lanarekin ikasi behar da.
Etorkizunean, haizagailu potenteagoak jarri ahal dira, airea hobeto xurgatzeko. Baina horretarako dirua behar da, eta beraz, zuen eskuetan zegoen dena egin duzue. Berriro zorionak.