AirRactor: ikasgela aireztatzeko prototipoa
- Taldearen izena
- Belestial Industries
- Taldekideak
-
- Gorka Alvarez .
- Ibon García .
- Pablo Wu .
- Eder Olabarrieta .
- Irakaslea / tutorea
- Alberto Llamosas eta Izaskun Azkunaga
- Ikastetxea
- URIBARRI BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Basauri
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 3117 KB
Ikertzaileen balorazioak
Ibai Inziarte
Aldakin Taldeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendaria
Zorionak!!!!! Oso ideia ona iruditu zait, benetan! Eta planteaturiko proiektuaren gauzarik esaguratsuena, materiala bererabili egin duzuela da. Dauzkagun gauzei bigarren bizitza bat ematea gaur egun oso oso garrantzitsua dela iruditzen zait.
___
Alberto Peña Bandrés
Fluidoen Mekanika/ Simulazio Konputazionala
Bilboko Ingeniaritza Eskola
UPV/EHU
Zorionak mutilak!!
Oso ideia ona izan duzue gelak aireztatzeko eta oraindik ere ideia hobeago haizagailuak birziklatzearena izan da.
Ikerkuntza- proeiktuak fluidoen mekanikaren arloan egiten ditut, eta askotan, lantegi bateko airerazpen sistema bat bururatzea tokatu zait. Hori bai, nik simulazio konputazionalaren bitartez egiten ditut ikerketak.
Haizagailuen kokapenaren diseinua eta muntaketa, primerakoa geratu zaizkizue . Ez da erraza hori egitea eta gero ondo geratzea. Eta zuek lortu duzue.
Beste alde batetik, lantalde batean gauzak egiten direnean, koordinazio eta lankidetza oso garrantzitsuak dira, eta proiektu honetan zuek ikasi duzue hori.
Etorkizunean, egingo dituzuen beste proiektutan (seguru nago jarraituko duzuela proiektuak egiten), bibliografia bat jartzea oso interesgarria da, horrela, zuen proiektua irakurriko den persona batek jakingo du non begiratu, gai horretan sakontzeko, adibidez. Eta bukatzeko aholku bat: 2., 3. eta 4. irudietan daudenak, nire ustez, taulak dira eta hobe da hori jartzea (taula), eta ez irudia.