ARMAIRU ALELOPATIKOA ETA JASANGARRIA

Proiektu hau familia, jatetxeei, eskolei eta janaria prestatzeko frutak eta barazkiak biltegiratzen diren leku orori zuzenduta dago, eta esperientzia berri bat proposatzen dugu janaria prestatzean, barazkiak eskura eta uzta egin berri gisa edukita. Horretarako, landareak eta frutak kontserbatzea bermatzen duen hozterik gabeko sistema erabiltzea da, ahaztu ditugun elikagaiak kontserbatzeko teknika zaharrak erabiltzen dira, eta alelopatia aplikatzen da (janari-aldaketak aztertzen dituen zientzia), janari-aldaketak saihesteko.
Taldearen izena
MAFALDAK-1
Taldekideak
  • NORA MERINO ALLENDE
  • GURUZNE GONZALEZ HERRERA
Irakaslea / tutorea
JUAN LORENZO REPISO
Ikastetxea
CENTRO FORMACIÓN SOMORROSTRO
Maila
dbh2
Herria
MUSKIZ
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
  • Fisika / Kimika
  • Osasuna
Proiektu mota
Biak
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 558 KB


Ikertzaileen balorazioak

Begoña Altuna

Hizkuntzalaritza UPV/EHU

Zorionak proiektuagatik!

Asko gustatu zait bideoan egindako aurkezpena eta txostena irakurtzean oso argi gratu zaizkit kontzeptu guztiak. Ikusten da arazoa, kasu honetan, elikagai freskoen biltegiratzea, oso ondo aztertu duzuela. Alde batetik, hotzik gabeko biltegiratzearen premia ondo identifikatu duzue eta armairu alelopeptikoan sor daitezkeen arazoak ere kontuan izan dituzue. Gainera, benetan gustatu zait etorkizunerako duzuen plana. Oso interesgarria iruditzen zait Lanbide Heziketako ikasleekin elkarlanean hasteko ideia eta ziur zuek zerrendatutako erronkak (higrometroa jartzea, etileno neurgailua jartzea, etab.) haiek landutako prototipo batean tertatu ahal izango dituztela. Txalotzekoa da ere Muskizeko udalaren interesa. Espero dut herri mailan ekimenen bat abiatu ahal izatea, adibidez, herriko ortuetako "soberakinak" herritarrei eskaintzea eta horiek denbora luzeagoz eskuragarri egotea armairu alelopeptikoetan batzen direlako.

Proiektuaren aurkezpena oso argia bada ere, faltan bota dut gauza bat. Txostenean 15 egunean zehar elikagaien egoera aztertu duzuela diozue. Posible litzateke 15 egun horietan elikagaiek zein aldaketa jasan duten ikusi ahal izatea? Eta egun horietan zein mantenu-lan egin duzue? (Adibidez, zenbatero jarri behar da ura erretiluetan?). Amaitzeko, posible litzateke norberak bere etxean armairua eraiki dezan armairuaren planoak eskuragarri jartzea? Zein neurri minimo/maximo behar dira? Etxeko zein lekutan kokatu daiteke?

Berriz ere zorionak eta segi lanean proiektuan, hau hasi besterik ez baita egin!

____

Luis Felipe Callado Hernando   

Neuropsikofarmakologia            UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina burutu duzue zorionak!
Proiektu benetan interesgarria aurkeztu duzue, eta, gainera, jende askori lagun diezaioke hirugarren munduko herrialdeetan.
Erabili duzuen metodologia oso originala da, eta arazo larri bat konpontzen lagun dezake, hau da, herrialde txiroetan elikagaiak kontserbatzea. Oso betebehar beharrezkoa da gaixotasunak ekiditzeko eta fruituen erabilpena ahal izateko.Gainera, irtenbide merkea da eta ez du inbertsio handirik eskatzen.
Ikusten dut ondo ulertzen dituzuela gizadiaren etorkizuna markatu behar duten garapen jasangarriaren helburuak.
Animatu eta ikasten jarraitu, etorkizunean zuen ideiak praktikan jarri ahal izateko