Azukrearen eraginak osasunean

Azukrearen kontsumoak urteetan zehar izan duen bilakaera ikusirik, gaur egun topatzen den egoera ikertzera garamatza. Azukre kontsumoaren igoerarekin batera honek sortzen dituen gaixotasunen areagotzea sumatu da; osasun arazo kronikoak dakartzanak edo heriotza bera. Kaltegabekoa dirudien eta gure dastamen-papilentzat hain gozoa den gai honek arrisku larriak dakartza. Horrenbestez, gure lanean hau sakonki aztertu nahi izan dugu.
Taldearen izena
Gazigozo
Taldekideak
  • Amaia Labaien .
  • Leire Txintxurreta .
  • Intza Artetxe .
Irakaslea / tutorea
Beñat Arana .
Ikastetxea
Zurriola Ikastola
Maila
batxilergoa2
Herria
Donostia
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Osasuna
  • Biologia / Geologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 3221 KB


Ikertzaileen balorazioak

Beñat Ariceta Ganuza

CIMA LAB Diagnostics

UNAV  

Kaixo neskak! Oso lan ona, zorionak benetan!
Egin duzuen ikerketa oso ondo egina dagoela iruditu zait, oso ondo planteatuta. Nahiz eta osasun arloko beste atal batean lan egiten dudan (minbizia hematologikoetan), badakit horrelako ikerketa bat egitea nahiko zaila dela, horregatik zorionak.
Ikerketari dagokionez, oso ondo planteatu duzue marko teorikoa eta jarraituko dituzuen pauso guztiak, bai txostenean baita bideoan ere. Gainera lana oso aberatsa da lortu duzuen inkestatu kopuruarengatik, batez ere mundu mailan banatu duzuelako zuen inkesta. Gainera grafikoak eta taulak oso ondo sartu dituzue txostenean. Asko gustatu zait nola egin duzuen hiru pertsonen aste beteko dietaren jarraipena.
Bestalde, Zurriola Ikastolako inkestan, mundu mailako inkestako galdera berdinak jarri izan bazenute (sexua, adina, datu pertsonala…) askoz hobe konparatu ditzazkezue emaitzak. Azkenik, dietetan hiru partaide horien datu pertsonal batzuk jarriko nituzke (adina, sexua, egiten duen kirol kopurua…) emaitza borobilagoa izateko, eta ikerketa hobetu nahi baduzue.

___

Adrián  Salazar Sánchez

Microbiología

Facultad de Farmacia

UPV/EHU

Oso lan interesgarria neskak!
Nahiz eta nire lan arloarekin zuzenki erlazionatuta ez dagoen arren (farmazialaria eta mikrobiologiako ikerlaria) oso gai interesgarria iruditu zait, gizarte osoak ezagun beharrekoa guztion osasunean duen inpaktua ikusita.
Zuen lana irakurtzerakoan egia esan akats ugari ikus ditudala (ortografiko, gramatikal zein terminologiko), baina gehien arritu nauena lan bat irakurtzen egon beharrean 2-3 lan irakurtzen nengoela iruditu zait batzuetan.
Badakit batxilergoko bigarren maila gogorra dela eta mota honetako ikerketa proiektu bat lana eta denbora eskatzen duela. Argi daukat lan pixkatekin kriston lana atera dezakezuela eta aurten ez bada datorren urtean zuen berri jakin nahiko nuke gai honekin jarraitzen edota bestelako ikerketa batean murgilduta. Animo asko eta ez utzi ikertzeari neskak! Grin hori ez dadila desagertu!