Basoaren gaueko oihartzunaren ulua: urubia 1
- Taldearen izena
- Urubia 1
- Taldekideak
-
- Noa Gazpio Eseverri
- Egoi Sanz Leiva
- Oihan Viscarret Moler
- Irakaslea / tutorea
- Puy Zaurritz Jaso
- Ikastetxea
- Otsagabiko DBHI
- Maila
- dbh1
- Herria
- Otsagabia
- Probintzia
- Nafarroa
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Biologia / Geologia
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 362 KB
- Posterra
-
Deskargatu — 659 KB
Ikertzaileen balorazioak
LEIRE SAN-JOSE
FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA - UPV/EHU
Zorionak!! Zelako lan polita egin duzue! Basoaren gaueko oihartzunaren ulua
Abere mundua benetan bikaina da, eta gure ingurugiroan dauden gauzetaz arduratzea benetan polita eta miresgarria da. Ikerketa benetan ez jakintza jakindurian bihurtzean datza. Horrela gehiago jakin, deskribatu, baina horrekin bat zeozertan lagundu ahal badugu bikain! Nik biologian aditua ez naiz, baina mendira noanean abereak entzun eta sentitzea polita da, beraz zuek bizi izan ahal duzue eta etorri direnak ere horrelakoak sentitu ahal izatea ere espero dut. Bideoa eta bidalitako argazki eta dokumentuak benetan onak! Zelako laguntzaileak ere izan dituzue, dena bikaina!
Harira joanda, oso ondo eraman dituzue soniuak eta frogen batuketa, eta baita kontrola. Datuen bilketa eta berrikusketa ere, oso ona izan dela uste dut.
Bestalde, zelan lagundu ahal diegun bertan beraien hazkunde normala izan dezaten ere aztertzearen berri izatea gustatutko litzaidake; hori izan daiteke zuen ondorengo pausua. Bukatzeko, hurrengoan txostenean emaitzak eta ondorioak banatutzea proposatzen dizuet, eta izan dituzuen arazoak gehiago zehaztea, zuei gehiago laguntzeko.
____
Begoña Altuna
Hizkuntzalaritza UPV/EHU
"Zorionak egindako esperimentuagatik!
Oso garrantzitsua da norberaren inguruan gertatzen dena aztertzea. Otsagabia naturan murgilduta dagoen herria da eta gizakiak beti bizi izan dira animalia eta landareekin elkarekintzan oso ekosistema konplexuan. Ikusi besterik ez dago urubiek, herritik urrun dauden zuhaitzak aukeratu ordez, gizakiek eraikitako elizako dorrea nahiago dutela. Esperimentua oso ondo planteatuta dago, hasiera batean lanketa teorikoa baitu eta gerora esperimentu enpirikoa egiten baita. Gainera, neurketak egitean herriaren egitura ere kontuan hartzen da. Gazteek, urubiei buruz ikasteaz gain, metodo zientifikoa eta txosten zientifikoen idazketa ere landu ahal izan dute. Lanketa horren ondorioz, ondo antolatutako aurkezpena, posterra eta txostena egin dituzte. Txostenak esperimentuaren metodoari buruzko informazio zehatza eta aberatsa du. Ondo deskribatzen dira estazioak eta neurketarako uneak.
Esperimentuan faltan bota izan dut urubien soinuei buruzko informazio gehiago. Nolakoa da erreklamoa? Zenbat dezibelekoa izan ohi da? Zer eragin du inguruko urubiengan? Soinuz erantzun zuten? Hegan egin zuten?
Etorkizunean, Otsagabia eta inguruetara hurbiltzen diren turistentzako informazioa gara zitekeen esperimentuan ikasitakoekin. Ondorioz, proiektua hasi besterik ez da egin!