Basoaren gaueko oihartzunaren ulua: urubia 3

Biologia eta geologia ikasgaian ornodunen gaian, ikerketa proiektu bat bideratu dugu urubiaren presentzia Otsagabiko herrian zein den jakiteko eta bere ezaugarri fisikoak, habitata, elikadura eta bizi zikloa hobe ezagutzeko. Hezkuntza metodologia POI (Proiektuan Oinarritutako Ikasketa) bat da, non ikerketa txertatu dugun.
Taldearen izena
Urubia 2
Taldekideak
  • Nora Baines Pena
  • Aitor Portillo Samper
  • Irune Samper Zoco
Irakaslea / tutorea
Puy Zaurritz Jaso
Ikastetxea
Otsagabiko DBHI
Maila
dbh1
Herria
Otsagabia
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 293 KB

Posterra

application/pdf Deskargatu — 980 KB


Ikertzaileen balorazioak

Begoña Altuna

Hizkuntzalaritza UPV/EHU

Zorionak egindako proiektuagatik!

Oso garrantzitsua da norberaren inguruan gertatzen dena aztertzea. Otsagabia naturan murgilduta dagoen herria da eta gizakiak beti bizi izan dira animalia eta landareekin elkarekintzan oso ekosistema konplexuan. Ikusi besterik ez dago urubiek, herritik urrun dauden zuhaitzak aukeratu ordez, gizakiek eraikitako elizako dorrea nahiago dutela. Esperimentua oso ondo planteatuta dago, hasiera batean lanketa teorikoa baitu eta gerora esperimentu enpirikoa egiten baita. Gainera, neurketak egitean herriaren egitura ere kontuan hartzen da. Gazteek, urubiei buruz ikasteaz gain, metodo zientifikoa eta txosten zientifikoen idazketa ere landu ahal izan dute. Lanketa horren ondorioz, ondo antolatutako aurkezpena, posterra eta txostena egin dituzte. Txostenetik gehien gustatu zaidana ondorioak dira, neurketak egitean soinuen ezaugarrien azterketa egin baita.

Faltan bota izan dut esperimentua ikuspuntu teknikotik txostenean gehiago azaltzea. Zein ordutan egin ziren neurketak? Zelako tenperatura/eguraldia zegoen? Nola lortu zen erreklamoa entzunaraztea?

Lan honetan ekosistemaren aldaketen eragina aipatzen da. Etorkizunerako ekosistemak berreskuratzeak ekarriko lituzkeen aldaketak aztertu beharko liratezke. Zer egin dezakegu Otsagabia bezalako herri batean animalien aberastasuna bermatzeko? Zer alde dago pinu-baso eta pagadi baten artean?