Behi ximaurraren zerrautz konpostajea

Mankomunitateari konpostero batzuk eskatu genizkion eta Garraldako abeltzain bati behi-ximaurra eskatu genion. Bestalde, lastoa hartu genuen eta bertako zerrategian zerrautsa lortu genuen. Gero, ph eta tenperatura neurgailua erosi dugu eta banatu dugu ximaurra konposteroetan, eta gero zerrauts kantitate desberdinekin nahas, hortik aurrera, neurketak egin ditugu aldiro-aldiro.
Taldearen izena
- Garralda neskak
Taldekideak
  • Ana Urtasun Beaumont
  • Haizea Barberena Lerindegi
Irakaslea / tutorea
Raúl Martinez Moreno
Ikastetxea
Garraldako Ikastetxea
Maila
dbh4
Herria
Garralda
Probintzia
Nafarroa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Biologia / Geologia
  • ingurumena / Ekologia
Proiektu mota
Ikerketa proiektua
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 210 KB


Ikertzaileen balorazioak

Antonio Veloso Fernández        

Química de materiales  UPV/EHU

Proiektu oso polita eta interes handikoa. Beharbada, garrantzitsua izango zen argi adieraztea behi-ximaurrak inguruari arazo larriak dakartzatela. Proiektu honetan, zerrautsa eta lastoaren eragina behi-ximaurrean oso ondo eztabaidatzen da. Beharbada aldagai gehiago ikertzeko aukera dago eta ondorioetan, esaten den moduan, oso ondo egongo litzateke konpostak landare desberdinekin frogatzea.
Aurkezpen bideoa ondo dago, baina kanpoan grabatuta dagoenez zarata entzuten da.

____

Adrián  Claver Alba       

Materialen Ingenieritza // Ingeniería de materiales       

UPNA/NUP

Kaixo gazteak!
Hasteko zoriondu behar zaituztet egindakoagatik, lan bikaina! Oso gai interesgarria aukeratu duzue, herri askotan erabilgarria izan daitekeena gainera. Nire ikerkuntza esparrua beste bat izan arren (materialen ingeniaritza) nik ere PHak neurtu behar ditut, eta baita bakterien eragina estalduretan ere. Bideoan eman dituzuen azalpenak ere oso ondo daude!
Ikerkuntzaren metodologia oso ondo aurrera eraman duzue, mota honetako ikerkuntza bat egiten denean garrantzitsua da neurketa asko egitea eta kanpoko faktoreak kontuan izatea (tenperatura zuen kasuan). Lortutako datuak oso ondo erabili dituzue gainera, emaitza eta ondorioetara modu egokian eramanez.
Bestalde, grafika eta tauletan gomendagarria da ardatzen tituluak jartzea, begi bista batez ulertzeko zer informazio adierazten duten. Txostenaren aurkezpena ere hobetzea komenigarria izan daiteke. Azkenik, etorkizunera begira gai honekin zerikusia duten beste ikerkuntza batzuen berri eman dezakezue (bibliografia) zuen lana kontestuan jartzeko, eta oso ondo ondorioztatu duzuen bezala lortutako konposta landareetan frogatzea.