Bioplastiko-Poltsen Erresistentzia-Probak Hainbat Plastifikatzaileekin
- Taldearen izena
- Bioplastiko
- Taldekideak
-
- Pau Egea None
- Ander Alzaga None
- Miguel Carrasco None
- Irakaslea / tutorea
- Maria Alberdi Alberdi
- Ikastetxea
- Lauaxeta Ikastola
- Maila
- dbh3
- Herria
- Amorebieta
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Fisika / Kimika
- ingurumena / Ekologia
- Proiektu mota
- Ikerketa proiektua
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 5862 KB
Ikertzaileen balorazioak
Esther Acha Peña
Hidrógeno, catálisis, tratamiento térmico a residuos
Escuela de Ingeniería de Bilbao
UPV/EHU
Zorionak!
Oso lan ona iruditu zait, gai oso interesgarria eta guztiontzat garrantzitsua. Horretan agian ez naiz oso objektiboa, izan ere, orain ikertzen ari naizen arloetako bat hiri-hondakinen gaia da. Proiektuaren planteamendua gustatu zait, hipotesi, metodologia esperimental, emaitzen analisi, hipotesien egiaztapen eta ondorioekin hasita. Bideoa oso argia izan da.
Proiektuari berari dagokionez, oso ondo deskribatuta, egituratuta eta azalduta dago. Gauza txikiren bat besterik ez. Kontuz jabetza intelektualarekin. Zuen irudiak/taulak/grafikoak ez diren guztiek erreferentziatuta egon behar dute jartzen dituzuenean. Gomendagarria da, halaber, irudiak eta taulak zerrendatzea eta testuan aipatzea azaltzen dituzuenean, hobeto ulertzeko.
Espero dut etorkizunean gizartearen arazoei irtenbideak bilatzen jarraitzea! Batez ere iraunkortasunaren ikuspegitik. Animo!
___
Maider Iturrondobeitia Ellacuria
Material berriak eta bizi zikloa
Bilboko Ingenieritza Eskola
UPV/EHU
Zorionak!! Plastikoek sortzen duten kutsadura, naturan gertatzen den pilaketak sortua, bai lurrean, bai itsasoan egungo arazo larrienetako bat da. Bioplastikoak kutsadura hau murrizteko irtenbide bat izan litezke eta zuen gaia hemen zentratu duzue, oso interesgarria. propietate mekanikoak neurtzeko etxeko saiakerak diseinatu dituzue, oso ondo!. Plastikoen bizi ziklo bukaera da garrantzitsuena kutsadura ekiditeko. Zenbait bioplastiko biodegradagarriak dira. Aurrerago, egunen batean bioplastiko hauen konpostagarritasuna aztertu dezakezue, proiektuarekin ekarpen gehiago egiteko.