Deaf watch: Pertsona gorrentzako pultsera

Badakigu pertsona gorrek arazo batzuk dituztela. Horregatik, gure ideia, arduinoen bidez programa bat egitea izan da. Programa hori erloju edo pultsera batean jarri edo simulatu nahi dugu. Helburua, pertsona hauen etxean norbaitek tinbrea jotzen duenean, pultsera horrek bibratzea da, bibrazio horien bidez pertsona gorra ohartzeko norbait tinbrea jotzen ari dela.
Taldearen izena
DEAFWATCH
Taldekideak
  • Lorenzo Artola Bouti
  • Fatima Abla Beloki
  • Mikel Campos Álvarez
  • Jone Izagirre Goenaga
Irakaslea / tutorea
Agustin Urretabizkaia Landaberea
Ikastetxea
Magale Salestarrak Ikastetxea
Maila
dbh3
Herria
Urnieta
Probintzia
Gipuzkoa
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 4080 KB


Ikertzaileen balorazioak

Saloa Unanue Arza

Enfermeria, desigualdades sociales en salud     

Facultad de Medicina y Enfermería

UPV/EHU

Kaixo talde!
Teknologian aditua ez naizen arren, erizain bezala zuen proiektuan proposatzen duzuen tresna oso egokia iruditzen zait ezgaitasunak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Hemen argi ikusten da diziplina ezberdinen arteko elkarlanak pertsonen bizitza hobetu daitekeela.
Entzumen arazoak dituzten pertsonen ikuspuntua barneratzera animatzen zaituztet, izan ere, haiek dira zuen proiektuaren erabiltzaile potentzialak eta proiektua hobetzen lagun diezazuekete. Bestalde, txostena idazterakoan estilo “teknikoagoa” erabiltzea gomendatzen dizuet.
Oso positiboa iruditzen zait zuen proiektuan islatzen den elkarlana, irakasle eta beste kurtsoetako ikasleen laguntza eskatuz. Proiektuak askoz ere aberatsagoak zuek egin duzuen moduan gaitasun ezberdinak dituzten pertsonak parte hartzen dutenean.
Lan bikaina, horrela jarraitzera animatzen zaituztet.

__

Ibai Inziarte

Aldakin Taldeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendaria

Zorionak!!! Proiektua oso interesgarria iruditu zait. Gure gizarteak desgaitasunak dituzten pertsonak orokorrean alde batera uzten ditu eta zuek proiektu hau jorratzeak zailtasunak dituen talde bati laguntzeak asko esan nahi du. Ni robotikan aritzen naiz eta adimen urriko pertsonenei lanean laguntzeko robot laguntzaile bat garatzen ari gara. Zailtasunik haundienak zailtasun hauek dituzten pertsone egunerokotasuna zein dein pentsatzea dela uste dut eta zuek proiektuarekin egin duzue.

___

Alberto Peña Bandrés  

Fluidoen Mekanika/ Simulazio Konputazionala  

Bilboko Ingeniaritza Eskola      

UPV/EHU        

Zorionak gazte!!
Zuen proiektua oso erabilgarria iruditu zait. Pertsona gorrek daukaten arazo bat konpotzeko oso aproposa.
Ikerkuntza- proeiktuak fluidoen mekanikaren arloan egiten ditut, eta arlo horrek ez du zerikusirik zuen proiektuarekin, baina hala eta guztiz ere azpimarratu nahi dut topo egin duzuela ikerkuntzan oso normala den gauza batekin: planak aldatzea. Hasierako proiektua oso bidegarria ez zenez, beste bat hartu zenuten. Bigarren proeiktuan, erloju bat erabiltzean pentsatu zenuten, baina gero simuladore bat bezala geratu zitzaizuen. Horrelakoa da zientzia. Inportanteena ez etsitzea da.
Ikerkuntzan oso garrantzitsua da ere lan kooperatiboa, eta zuek laguntza eskatu diezue persona batzuei, arlo ezberdinetan gauzak garatzeko. Ondo eginda.
Etorkizunean, eutsi ideia honi eta lehenengo prototipoa lortu eta gero, saiatu egiten hasieran pentsatutakoa. Hau da, erloju batean jartzea.