Eguzki-Hozkailu jasangarria

Norbaitek galdetuko baligu nola lor litezkeen ura, elikagaiak eta sendagai freskoak hirugarren munduan, sare elektrikora konektatuta egon gabe, zaila izango litzateke erantzuna ematea; proiektu honetan arazo hori konpontzea saiatu gara, panel fotovoltaiko baten bidez lortutakoa energia-iturri gisa erabiltzen duen hozkailu jasangarri eta eramangarri bat diseinatuz eta eginez.
Taldearen izena
MAFALDAK- 2
Taldekideak
  • IRATI FERNÁNDEZ .
  • MIKEL SANTAMARÍA .
  • IRENE GARCÍA .
Irakaslea / tutorea
JUAN LORENZO REPISO
Ikastetxea
CENTRO FORMACIÓN SOMORROSTRO
Maila
dbh2
Herria
MUSKIZ
Probintzia
Bizkaia
Hizkuntza
Euskara
Lanaren eremua
  • ingurumena / Ekologia
  • Ingeniaritza teknologia
Proiektu mota
Proiektu teknologikoa
Proiektuaren txostena

application/pdf Deskargatu — 641 KB


Ikertzaileen balorazioak

LEIRE SAN-JOSE

FACULTAD DE ECONOMÍA Y EMPRESA, UPV/EHU

 

Zorionak!! Zelako lan polita egin duzue! Seguru egiten asko disfrutatu duzuela!

Elektrizidade fotoboltakoikoa erabili eguzki-hozkailu jasangarria egiteko oso ideia ona iruditu egiten zait. Aurrera eramateko aukeratu duzuen lana asko interesatu zait, nahiz eta nik argi fotoboltakoikoan ez naiz aditu jasangarritasunaren inguruan interes handia daukat eta proiektu berrietan ere. Edonola ere, aurrera jarraituko duzuenez (hori espero dut, behintzat) nirekin kontaktuan jarri ahal zarete eta zuen ondorengo pausuen berri ematen badidazue bikain irudituko zitzaidan. Bideoa eta bidalitako argazki eta dokumentuak benetan onak!

Harira joanda, oso ondo eraman dituzue datuak tauletara, eta prototipoan ere lan bikaina egin duzue, eskala zaindu eta beharrezkoa erabili duzue. Datuen bilketa eta berrikusketa ere, oso ona izan dela uste dut.

Bestalde, elektrizidade fotoboltaiko hondatzen denean, zelako erabilera eta zelako berristaketa dut faltan, hor duzue hobetzeko arlo bat. Ekonomia Zirkularra dugu gaur egun gure erronka, beraz, hozkailuaren berbizitza zelakoa izan daitekeen ere asma dezakezue. Bukatzeko, hurrengoan txostenean emaitzak eta ondorioak banatutzea proposatzen dizuet, eta izan dituzuen arazoak gehiago zehaztea, zuei gehiago laguntzeko.

___

Luis Felipe Callado Hernando   

Neuropsikofarmakologia            UPV/EHU

Kaixo, gazteak! Lan bikaina burutu duzue zorionak!
Proiektu benetan interesgarria aurkeztu duzue, eta, gainera, jende askori lagun diezaioke hirugarren munduko herrialdeetan.
Erabili duzuen metodologia oso azkarra da, eta arazo larri bat konpontzen lagun dezake, hau da, herrialde txiroetan elikagaiak kontserbatzea, guk ditugun hozkailuak ezin direnean erabili. Gainera, irtenbide merkea da eta ez du inbertsio handirik eskatzen.
Ikusten dut ondo ulertzen dituzuela gizadiaren etorkizuna markatu behar duten garapen jasangarriaren helburuak.
Animatu eta ikasten jarraitu, etorkizunean zuen ideiak praktikan jarri ahal izateko