Elektroimanak
- Taldearen izena
- Hirurok aurrera!
- Taldekideak
-
- Peru Izagirre Rodríguez
- Jaime Fernández Díez
- Mikel Domingo Zearra
- Irakaslea / tutorea
- Danel Kortazar Zabala
- Ikastetxea
- Beurko BHI
- Maila
- dbh4
- Herria
- Barakaldo
- Probintzia
- Bizkaia
- Hizkuntza
- Euskara
- Lanaren eremua
-
- Fisika / Kimika
- Ingeniaritza teknologia
- Proiektu mota
- Proiektu teknologikoa
- Proiektuaren txostena
-
Deskargatu — 61 KB
Ikertzaileen balorazioak
Adrián Claver Alba
Materialen Ingenieritza // Ingeniería de materiales
UPNA/NUP
Kaixo gazteak!
Oso gai interesgarria aukeratu duzue zuen lana egiteko, eta lan ona egin duzue. Zorionak! Nahiz eta nik beste eremu batean ikertzen dudan (Materialen ingeniaritza), gai honi buruz asko ikasi eta ikusi dut, beraz asko interesatzeren zait.
Azalpen teorikoak adierazi dituzue eta hori garrantzitsua da edozein ikerkuntza lanetan, beti aurretik dagoen teorian oinarritu behar bait gara gauza berriak ikertu ahal izateko. Esperimentazioa ondo eraman duzue aurrera, eta diozuen bezala gomendagarria izango litzateke beste pila bat erabiltzea.
Bestalde, beste baterako hobetu daitezkeen hainbat gauza komentatu nahi dizkizuet. Bideoan azalpenak hitz egiten ematea gomendatzen da beti, testu gehiegi sartu duzue zuen azalpenik eman gabe. Txostenean hainbat hizkuntza akats aurkitu ditut, hori ere zaindu beharko zenukete. Azkenik, gai orokor bat izanda uste dut gehiago sakondu beharko zenuketela eta bibliografia gehiago lantzea.
___
Asier Salazar Ramirez
Seinale fisiologikoen prozesamendua eta hauek prozesatu eta erabiltzeko programazioa
Bilboko Ingeniaritza Eskola
UPV/EHU
Iepa gazteok!
Zorionak egindako lanagatik. Elektroimanen funtzionamendua azaltzeko egin duzuen ikerketa oso interesantea iruditu zait. Nahiz eta beste arloetan ikertzen dudan (ezgaitasunak dituzten pertsonei laguntzeko programak informatikoak garatzen), elektroimanek milaka aplikazio dituzte hainbat arloetan. Hortaz, aurkezpeneko esperimentuarekin aurrera jarraitzera animatzen zaituztet eta aplikazio horietariko bat simulatzeko erronka proposatzen dizuet!
Ikerketari dagokionez, bideoa nola egin duzuen gustatu zait, aurkezpen gardenkiak eta bideoz grabatutako esperimentazioa tartekatuz. Horrela, beste inork zuen esperimentua errepikatu nahi badu errez egin dezake. Esperimentuak errepikagarriak izatea zientzialari eta ikertzaileok asko zaindu behar dugun alderdia da, eta zuek primeran lortu duzue hori.
Hala ere, zuen txostenean esaten duzue elektroimanak indar gehiago izan dezan, komenigarria izango litzatekeela kable luzeago eta finago bat erabiltzea. Kontuz ibili behar dugu horrelako baieztapenak ematen ditugunean. Kablearen azalerak korronte elektrikoaren gainean eragina du eta txikiagotzeak korrontearen murrizketa dakar. Eta honek, indar magnetikoaren txikiagotzea. Egia da kablea finagoa denean errazagoa dela bira gehiago ematea elektroimanaren inguruan eta horrek indarra handitzen duela. Hortaz, zuek esandakoa egia da, baina erdizka.
Bukatzeko, lehenago esan bezala, animatu nahi dizuet esperimentua sakontzera. Adibidez, ondorioetan pila potenteago bat erabiltzea aipatu duzue. Hori egin beharrean, zergatik ez dituzue bi edo hiru pila euren artean konektatzen? Pilak nola konektatzeko era ezberdinak frogatu eta ikerketa bat egin ahal duzue esperimentuaren emaitza zelan aldatzen den ikusiz.
Lan polita. Zorionak!